Gizartea

Beti  ikasten  da  zerbait
27 Urr
11:21

Beti ikasten da zerbait

Aste honetan ekin zaio Ikastenek antolatzen duen Esperientzia Eskolaren 2017/18 ikasturteari. Urtero hazten doa egitasmo honetako ikasleen kopurua eta aurten, hamalaugarren promozioarekin, hamabost lagun berri batuko dira esperientzia aberasgarri hau bizi izan dutenen familiara. Eskualdeko hainbat herritatik etorritako jendea bilduko da bertan, baina gehienak Eibarkoak izango dira. Ikasturtea hasi da,…

Errigora-ren  kanpainarako  eskaerak  azaroaren  4ra  arte  jasoko  dituzte
27 Urr
9:41

Errigora-ren kanpainarako eskaerak azaroaren 4ra arte jasoko dituzte

Atzo hasi ziren eskaerak jasotzen eta, interesa daukatenek, azaroaren 4ra arte izango dute kanpaina honetarako prestatu dituzten kontserba-loteak (zuria edo beltza, aukeran) erosteko aukera. Eskaerak internet bidez (www.errigora.eus helbidean) jasoko dituzte eta, horrez gain, Eibarren LAB sindikatuaren egoitzan eta hainbat tabernetan ere eskaera egiteko aukera  izango da. Saskiak jasotzeko eguna,…

Felix  Etxeberria  elgoibartarrak  jasoko  du  Gure  Balioak  Saria  2017
26 Urr
1:38

Felix Etxeberria elgoibartarrak jasoko du Gure Balioak Saria 2017

Debegesa garapen agentziak 2010. urteaz geroztik sustatzen duen Gure Balioak Saria aurten Felix Etxeberria Larrañaga elgoibartarrak jasoko duela eman dute ezagutzera, “euskararen alde egindako ibilbide luze eta emankorragatik”. Saria berari emateko erabakia hartu duen epaimahaiak enpresa arloan zein herrigintzan erakutsitako “ekimena eta izaera ekintzailea” nabarmendu ditu, “beti euskara eta euskal…

Eibarko  14  odol-emailek  diploma  eta  oroigarria  jaso  zituzten  zapatuan
23 Urr
8:39

Eibarko 14 odol-emailek diploma eta oroigarria jaso zituzten zapatuan

Debagoiena eta Debabarreneko Odol Emaileek urteko batzarra egin zuten aurreko zapatuan Eibarren eta, betiko lez, batzarrarekin batera omenaldia egin zitzaien urteetan odola ematen duten boluntarioei. Untzaga Plaza hotelean denak elkarrekin bazkaldu aurretik, 25, 40, 50 eta 75 aldiz odola eman dutenei, herrika antolatuta, diploma eta oroigarria banatu zizkieten Gipuzkoako Odol…

Mendekotasuna  dutenen  zaintzaileek  euren  buruak  zaintzen  irakasteko  kurtsoa  emango  dute  azaroan
23 Urr
9:31

Mendekotasuna dutenen zaintzaileek euren buruak zaintzen irakasteko kurtsoa emango dute azaroan

Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sendian programaren baitan antolatuta, azaroan “Norbere burua zaindu besteak zaintzeko” izenburuko ikastaroa emango dute, doan. Kurtsoa Eibarren erroldatuta daudenentzat izango da, Portalean, azaroaren 9, 13, 16, 20 eta 27an, 15:00etatik 17:00etara. Matia Fundazioaren adituek emango dute, gazteleraz, eta sei saio teoriko-praktiko izango dira guztira. Izena…

Gipuzkoa  osotik  etorritako  jubilatuak  bildu  dira  gaur  Eibarren
21 Urr
5:17

Gipuzkoa osotik etorritako jubilatuak bildu dira gaur Eibarren

Iaz egindakoari jarraituta, aurten ere Eibarren egin da Gipuzkoako jubilatu eta pensiodunen elkarteak antolatutako Pertsona Nagusien Ibilaldi Probintziala . Gipuzkoako 73 elkarte eta jubilatu etxeren partehartzea izan du ekitaldiak eta guztira 700 jubilatu inguru bildu ditu. Herria alde batetik bestera zeharkatu duen ibilbideari Urkizun ekin diote, 11:00ak aldera, eta euria…

Gipuzkoako  700  jubilaturen  partehartzea  izango  duen  martxa  hartuko  du  Eibarrek  zapatuan
20 Urr
8:08

Gipuzkoako 700 jubilaturen partehartzea izango duen martxa hartuko du Eibarrek zapatuan

Hartuemanak indartzeko eta, bide batez, jarduera fisikoa sustatzeko asmoz, Gipuzkoako jubilatu eta pensiodunen elkarteek aurten ere Gipuzkoako Jubilatuen eta Pensiodunen oinezko martxa antolatu dute. Gipuzkoako 73 elkarte eta jubilatu etxeren partehartzea izango duen ibilaldia bihar izango da, Eibarren, eta ekitaldiaren harira 700 lagun inguru batzea aurreikusi dute. Urkizun ekingo diote…

1945ean  jaiotakoen  txangorako  izen-emateko  azken  eguna  izango  da  astelehena
20 Urr
7:12

1945ean jaiotakoen txangorako izen-emateko azken eguna izango da astelehena

1945eko kintoek txangoa antolatu dute datorren asteko eguenerako, urriaren 26rako, eta parte hartu nahi dutenek astelehena dute azken eguna diru-sarrera egiteko. Egitarau betea prestatu dute eguenekoa ospatzeko: goizeko 09:30ean Ego-Gaineko autobus geltokitik irtengo dira eta, Ibarrako merkatua bisitatu ondoren, hamarretakoa egingo dute han, 12:00etan Tolosako TOPIC Museoa bisitatu aurretik. Gero…

Astelehenean  hasiko  da  gripearen  kontrako  txertaketa-kanpaina
20 Urr
4:01

Astelehenean hasiko da gripearen kontrako txertaketa-kanpaina

Astelehenean hasiko da gripearen kontrako 2017ko txertaketa-kanpaina eta abenduaren 23ra arte iraungo du. Gripetik babesteko txertaketa-kanpaina arrisku talde hauei zuzenduta dago bereziki: 65 urte baino gehiago dituztenak; gaixotasun kronikoak dituztenak (diabetesa, BGBK, kardiopatiak…); haurdun dauden emakumeak; eta profesional sanitarioak. Aipatutako talderen batean egonez gero, osasun-txartelarekin ohiko osasun-zentrora joan eta txertoa…

Bularreko  Minbiziaren  Aurkako  Egunaren  harira  mosaikoa  osatu  eta  globoak  aireratu  dituzte  Untzagan
18 Urr
11:23

Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunaren harira mosaikoa osatu eta globoak aireratu dituzte Untzagan

Bihar Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna izango dela eta, beste herri askotan bezala Eibarren ere hori gogoratzeko ekitaldia antolatu dute Minbiziaren Aurkako Elkartekoek. Parte hartzera animatu direnak Untzagan batu eta minbiziaren ikurra den lazo arrosaren formarekin mosaikoa osatu dute eta, jarraian, bularreko minbizia izan dutenen omenez globoak “askatu” dituzte.