Hezkuntza

Berriz ere eskolara
14 Ira
11:13

Berriz ere eskolara

Udako oporrak amaitu dira eta Eibarko hezkuntza zentroek ateak ireki dituzte berriz ere. Unibertsitatekoak ez diren ikasketak eskaintzen dituzten herriko zentroek 5.241 ikasle jasoko dituzte ikasturte honetan, iaz baino bat gutxiago. Haur Hezkuntzatik Batxilergora D eredua da ikasleen aukera nagusia, baina Lanbide Heziketa egiten dutenek nahiago dute A ereduan ikasi….

Debebarrena Integra – Bat Eginez programaren 13. edizioa antolatu du Armeria Eskolak
13 Ira
12:03

Debebarrena Integra – Bat Eginez programaren 13. edizioa antolatu du Armeria Eskolak

Baztertze egoeran aurkitzen diren pertsonei zuzenduriko Debabarrena Integra – Bat Eginez programa soziolaboralaren 13. edizioa antolatu du Armeria Eskolak 2018-2019 ikasturtera begira. Programa hau bi fasetan banatuko da eta, bigarren fasea egin eta gero, 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko aukera izango dute parte-hartzaileek. Debabarrena Integra – Bat Eginez programaren lehenengo…

Bingeneko Unibertsitatetik Eibarko Ingeniaritza Eskolara bisitan etorri dira
24 Uzt
12:47

Bingeneko Unibertsitatetik Eibarko Ingeniaritza Eskolara bisitan etorri dira

Stefan Gabriel, Technische Hochschule Bingen University of Applied Sciences unibertsitateko koordinatzaileak Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Eibarko atala bisitatu zuen uztailaren 10ean. Alemaniako Rhineland-Palatinate eskualdean dagoen unibertsitate horrek eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak Erasmus+ mugikortasun hitzarmena sinatu dute ikasturte honetan eta, akordio horren bitartez, GIEko ikasleek Bingeneko Unibertsitatean beraien ikasketak osatzeko aukera izango…

Eskolako Agenda 21 egitasmoko udalbatzarra egin dute ikasleek gaur goizean
07 Eka
2:09

Eskolako Agenda 21 egitasmoko udalbatzarra egin dute ikasleek gaur goizean

Udaletxeko pleno aretoak Eibarko 9 ikastetxetako 80 ikasle jaso ditu Eskolako Agenda 21eko udalbatzarra egiteko. Lehen Hezkuntza eta DBHko ikasleek ‘Ura eta Deba ibaia’ izan dute aztergai ikasturte honetan eta landutakoaren berri eman die bertan batu diren udal ordezkariei. Ego ibaiak Egogain pasealekuan izaten dituen usain txarrak saihestea, herriko iturriak…

Astelehenean zabaldu zen matrikulazioa Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan
06 Eka
5:29

Astelehenean zabaldu zen matrikulazioa Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan

Ekainaren lehen hamabostaldian egongo da zabalik Azitainen dagoen Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuko 2018-2019 ikasturterako aurrematrikulazioa. Amaitzen dagoen ikasturte honetan 18 eta 30 urte bitarteko 60 neska-mutilek jardun dute bertan ikasten Ikastetxe honetako eskaintza DBH- ko 2. maila gainditu duten eta irakasleen gomendioz bide alternatiboak bilatzen dituzten ikasleei zuzenduta dago….

Herriko Eskola Mapa eztabaidan
01 Eka
10:59

Herriko Eskola Mapa eztabaidan

Mogel Isasi eta Itzioko DBHko ikasleek bat egin eta elkarrekin ikasten dute zentro berean 2017ko irailaz geroztik. Hautsak harrotu zituen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartutako erabaki honek eta iritzi kontrajarriak sortu ziren herrian. EH Bilduk norbanakoen kezka eta ardurak jaso eta gai honen inguruan lan egiten duen barne lantaldea jarri…

Eskola Maparen inguruko saio irekia egingo da gaur arratsaldean
30 Mai
12:25

Eskola Maparen inguruko saio irekia egingo da gaur arratsaldean

Eskola Mapari buruzko foro irekia deitu du Eibarko EH Bildu Udal Taldeak gaurko, 19:00etan Kultun. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak Legebiltzarrean egindako proposamenak azalduko ditu saioan. Ondoren, Gasteizko Ramon Bajo eskolako esperientziaren berri emango du bertako gurasoa eta EHUko irakaslea den Leire Diaz de Gereñuk. Eta, amaitzeko, Gorka Errasti EH…

Amaña, Iturburu eta La Salleko ikasleen bertso jaialdia hartuko du gaur Coliseo antzokiak
22 Mai
10:28

Amaña, Iturburu eta La Salleko ikasleen bertso jaialdia hartuko du gaur Coliseo antzokiak

Lehen Hezkuntzako ikasleek Bertsozale Elkartekoekin ikasturtean zehar ikasitakoa jendearen aurrean erakusteko saioak egingo dituzte aurten ere, Coliseo antzokiak hartuko dituen bertso jaialdietan. Atzo izan zen lehena,  Amaña, Iturburu eta La Salleko LHko 5. mailako ikasleen eskutik. Gaur, berriz, hiru ikastetxe horietako 6. mailakoak igoko dira taulara eta eguenean, berriz, Arrateko…

Lanbide Heziketa euskaraz egiteko bultzada
03 Mai
12:08

Lanbide Heziketa euskaraz egiteko bultzada

Bizitza osoan ikasketak euskaraz egin eta gero, Lanbide Heziketa egiteko autua egiten duten gehienek gazteleraz jarraitzen dute euren hezkuntza bidea. Euskaraz ikasteko aukera izanda, nahiago dute Lanbide Heziketa gazteleraz egin. Armeria Eskolako eta Uni Eibar-Ermuako arduradunek horren arrazoiak jakin nahi dituzte eta mintzodromoa antolatu dute Eibarko Udalarekin eta ‘…eta kitto!…

Lanbide Heziketa Dualak eskaintzen dituen aukerez egingo dute berba Armeria Eskolan datorren astean
04 Api
8:46

Lanbide Heziketa Dualak eskaintzen dituen aukerez egingo dute berba Armeria Eskolan datorren astean

Datorren apirilaren 12an, egunenean, Ana Ramos ETBko kazetari eibatarrak moderatutako DUAL JARDUNALDIA izango da Armeria Eskolan.  Saioa enpresei zuzendua dago, Lanbide Heziketa Dualak eskaintzen dituen aukerez gehiago jakin dezaten eta irekia izango da.  Izena eman nahi duenak idazkaria@armeriaeskola.eus helbidera idatzi dezake”. Antolatzaileen esanetan, “Heziketa Dualak langile kualifikatuak, Euskal Herriko enpresen…