Jaiak

San  Juan  jaietarako  pegatina  irabazlea  Amaia  Ajuriaguerraren  “Itxo  barik”  izan  da
24 Mai
1:54

San Juan jaietarako pegatina irabazlea Amaia Ajuriaguerraren “Itxo barik” izan da

San Juan jaietan alkohol larregi ez edatera animatzeko pegatina lehiaketa Amaia Ajuriaguerra Ortiz de Zaratek irabazi du, “Itxo barik” izeneko lanarekin. Pegatina irabazleak jaiak umorez baina osasuntsu bizitzeko asmoa erakusten duela azaldu dute lehiaketako antolatzaileek.

Bihar,  asteartea,  ospatuko  dute  San  Isidro  eguna  Arraten
14 Mai
6:17

Bihar, asteartea, ospatuko dute San Isidro eguna Arraten

Debabarreneko Landa Garapenerako Debemen elkarteak, Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Soraluzeko udalek eta Itziar entidade txikiak lagunduta, San Isidro eguna ospatzeko programa antolatu du aurten ere. Goizeko 11:00etako meza nagusiarekin hasiko dute eguna eta bertan, Joxe Salegi “Lizarreta” eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariek eta Baltzola Anaiak trikitilariek hartuko dute parte. Meza…

Galiziako  Etxekoek  antolatutako  jaiak  jende  asko  erakarri  du  Urkizura  asteburuan
07 Mai
5:39

Galiziako Etxekoek antolatutako jaiak jende asko erakarri du Urkizura asteburuan

Jendetza ibili da asteburu osoan Urkizun, As Burgas Galiziako Etxekoek antolatutako XXXV. Dia das letras Galegas jaietan. Barixaku arratsaldetik hasita atzo gauera arte Galizia aldeko sukaldaritzak, musikak eta dantzek bete dituzte parkea eta inguruak eta, eguraldia lagun, askok aprobetxatu dute buelta bat eman eta jaiarekin bat egiteko. ARGAZKIAK IKUSI NAHI…

Eguzkia  lagun,  ederto  ospatu  dituzte  Santa  Kurutz  jaiak  asteburuan
07 Mai
12:22

Eguzkia lagun, ederto ospatu dituzte Santa Kurutz jaiak asteburuan

Eguraldia lagun, ederto ospatu dituzte aurtengo Santa Kurutz jaiak izen bereko ermita inguruan. Zapatuan eta domekan egin dira jai egitarauaren barruan antolatutako jarduera gehienak. Egun bietako mezekin batera, musika, dantza, jolas eta bestelako kirol ekitaldiek bete dute Santa Kurutz egunaren osteko asteburua. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.

Bihar  hasiko  dira  Santa  Kurutzeko  jaiak
27 Api
12:44

Bihar hasiko dira Santa Kurutzeko jaiak

0    Jaiak 
Ekhi

Santa Kurutz eguna baino pixka bat lehenago, bihar hasiko dira jaiak ospatzen, 21:00etan Ixuan egingo dan bertso-afariarekin: Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak jardungo dute, baina aurretik, 19:00etan trikipoteoan abiatuko dira Untzagatik. Ixuara joateko autobusa, barriz, 20:30etan irtengo da Ego Gainetik. Eta eguenean, Santa Kurutz egunean, 17:30etako kanpai hotsak ordu…

Aratosteetako  lehiaketako  irabazlea  gaur  etorri  zaigu  …eta  kitto!-ra  sari  bila
15 Ots
6:55

Aratosteetako lehiaketako irabazlea gaur etorri zaigu …eta kitto!-ra sari bila

Atzo gauean egin genuen …eta kitto! astekariak Aratosteetarako antolatzen duen lehiaketako zozketa eta Eneko Illarramendiri egokitu zitzaion saria. Horren berri emateko albistea gure webgunean argitaratu eta irabazlea segituan ipini zen gurekin kontaktuan, saria noiz eta nola jaso behar zuen galdetzeko eta gaur bertan etorri da sari bila bulegora. Argazkian ikusi…

Astekariaren  Aratoste  lehiaketako  saria  Eneko  Illarramendik  irabazi  du
14 Ots
9:55

Astekariaren Aratoste lehiaketako saria Eneko Illarramendik irabazi du

Aratosteen inguruan lehiaketa antolatu dugu aurten ere …eta kitto! astekariaren 1045. alean publizitatea jarri zuten tabernekin eta, Facebook-eko gure orrian sortu genuen ekimenean bozkatu duzuen guztien artean zozketa egin eta gero, irabazlea ENEKO ILLARRAMENDI izan da. Zorionak! Aurten 35 lagun animatu zarete lehiaketan parte hartzera eta, zuen boto guztiak zenbatu…

Eguen  Zuri  egunean  herriko  ikastetxeetako  haurrekin  ateratako  argazkiak  gure  MEDIATEKAn  ikus  daitezke
14 Ots
8:01

Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrekin ateratako argazkiak gure MEDIATEKAn ikus daitezke

Eibarren ohiko izaten da Eguen Zuri egunean herriko ikastetxeetako haurrak kalejiran ikustea, batzuk erdiguneko kaleetan eta beste batzuk euren ikastetxearen inguruan. Aurten, eguraldi txarraren ondorioz, kalejirak bertan behera lagatzea erabaki zuten eskoletako arduradunek, eta jaia ikastetxeetan epel ospatu zuten. Haurrek primeran pasatu zuten, eta hori ikusteko egun horretako argazkiak ikustea besterik ez dago…

Arratsalderako  antolatu  duten  egitarauarekin  agurtuko  ditugu  aurtengo  Aratosteak
13 Ots
1:20

Arratsalderako antolatu duten egitarauarekin agurtuko ditugu aurtengo Aratosteak

Aratoste Martitzena da gaur eta, beraz, ailegatu zaigu Aratosteei agur esateko ordua, baina aurretik ekitaldiz betetako arratsaldea izango dugu Untzagan: 17:00etatik 18:30era, umeendako jolasak egingo dira karpan, Astixaren eskutik. Horiek amaituta, 18:30ak aldera hasiko da “sardinaren entierru txikia”. Kalejiran, sardinari laguntzen, Adolfo Jainagaren trikitixa eskolakoak eta Hortzmuga kale antzerki taldekoak…

Aratoste  asteburuan  egin  ditugun  ARGAZKIAK  GURE  MEDIATEKAN  ikusteko  moduan  dauzkazue
12 Ots
7:17

Aratoste asteburuan egin ditugun ARGAZKIAK GURE MEDIATEKAN ikusteko moduan dauzkazue

Aspaldiko partez aurtengo Aratosteak hotz eta euri artean ospatzea tokatu zaigu, baina, hala ere, aurreikusita zegoen egitarauari jarraitu zaio eta jaiak asteburua bete du. Azken urteotako martxan, barixaku iluntzean sartu ginen Aratosteetan bete-betean, Hungariatik etorritako kaldereroen kalejira Urkizutik abiatzearekin batera. Eta jaiaren pregoilariak …eta kitto! Euskara Elkartekoak izan ziren, elkartea…