Jaiak

Breaking Eibar dantza txapelketarako izen-ematea zabalik dago
12 Eka
6:25

Breaking Eibar dantza txapelketarako izen-ematea zabalik dago

Laugarrenez antolatu dute Breaking Eibar, break dance eta all style dantza txapelketa, San Juan jaietarako girotzen joateko. Ekainaren 16an izango da, hurrengo larunbatean, Txaltxa Zelaian, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Ekimenaren antolatzaileek gure artean horren ezagunak ez diren kaleko dantza estilo hauek eibartarrei gerturatu nahi dizkiete. Txapelketan modalitate bi bereiziko dituzte: breaking…

Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte
01 Eka
11:59

Aurten 20 urte beteko dituzten Urkiko jaiak aurkeztu dituzte

Atzo aurkeztu zituzten hurrengo asteburuan ospatuko diren Urkiko jaiak, Aterpe elkartean. Jai Batzordeko kideek, alkatearekin batera, aurtengo egitarauari errepasoa eman zioten. Urteroko martxan, umeendako jarduerak, kirol probak, lehiaketak eta musika uztartu dituzte programazioa osatzeko orduan. Jaiek 20 urte beteko dituzte aurten eta, antolatzaileek diotenez, errelebo faltak ematen die beldur gehien….

Koadrilek San Juan jaietarako materiala erosteko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte
31 Mai
2:07

Koadrilek San Juan jaietarako materiala erosteko epea zabalik dago ekainaren 8ra arte

San Juan jaietarako gazte koadrilei ematen zaizkien diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago astelehenaz geroztik. Udaleko Kultura Batzordetik gogorarazi dutenez, “ez dago ez adin mugarik, ez koadrila bakoitzeko kide kopuru mugarik. Hori bai, koadrilen izenak eta kamisetetako esloganak edo mezuak euskaraz izan behar dira”. Eskaera egiteko honako pauso hauek jarraitu beharko…

[BIDEOA] Kantu Afaria – Euskal Jaia 2018
29 Mai
5:09

[BIDEOA] Kantu Afaria – Euskal Jaia 2018

0    Jaiak 
Ekhi

Euskal Jaia ospatu zen asteburuan Eibarren eta, ohiko moduan, Kantu Afariak musika eta dantzaz girotu zuen zapatu gaua. Hemen dituzue Kantu Afariak eskaini zizkigun momentu batzuk.   Bideo gehiago gure YouTubeko kanalean.

San Juan jaietarako pegatina irabazlea Amaia Ajuriaguerraren “Itxo barik” izan da
24 Mai
1:54

San Juan jaietarako pegatina irabazlea Amaia Ajuriaguerraren “Itxo barik” izan da

San Juan jaietan alkohol larregi ez edatera animatzeko pegatina lehiaketa Amaia Ajuriaguerra Ortiz de Zaratek irabazi du, “Itxo barik” izeneko lanarekin. Pegatina irabazleak jaiak umorez baina osasuntsu bizitzeko asmoa erakusten duela azaldu dute lehiaketako antolatzaileek.

Bihar, asteartea, ospatuko dute San Isidro eguna Arraten
14 Mai
6:17

Bihar, asteartea, ospatuko dute San Isidro eguna Arraten

Debabarreneko Landa Garapenerako Debemen elkarteak, Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Soraluzeko udalek eta Itziar entidade txikiak lagunduta, San Isidro eguna ospatzeko programa antolatu du aurten ere. Goizeko 11:00etako meza nagusiarekin hasiko dute eguna eta bertan, Joxe Salegi “Lizarreta” eta Jose Luis Gorrotxategi bertsolariek eta Baltzola Anaiak trikitilariek hartuko dute parte. Meza…

Galiziako Etxekoek antolatutako jaiak jende asko erakarri du Urkizura asteburuan
07 Mai
5:39

Galiziako Etxekoek antolatutako jaiak jende asko erakarri du Urkizura asteburuan

Jendetza ibili da asteburu osoan Urkizun, As Burgas Galiziako Etxekoek antolatutako XXXV. Dia das letras Galegas jaietan. Barixaku arratsaldetik hasita atzo gauera arte Galizia aldeko sukaldaritzak, musikak eta dantzek bete dituzte parkea eta inguruak eta, eguraldia lagun, askok aprobetxatu dute buelta bat eman eta jaiarekin bat egiteko. ARGAZKIAK IKUSI NAHI…

Eguzkia lagun, ederto ospatu dituzte Santa Kurutz jaiak asteburuan
07 Mai
12:22

Eguzkia lagun, ederto ospatu dituzte Santa Kurutz jaiak asteburuan

Eguraldia lagun, ederto ospatu dituzte aurtengo Santa Kurutz jaiak izen bereko ermita inguruan. Zapatuan eta domekan egin dira jai egitarauaren barruan antolatutako jarduera gehienak. Egun bietako mezekin batera, musika, dantza, jolas eta bestelako kirol ekitaldiek bete dute Santa Kurutz egunaren osteko asteburua. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.

Bihar hasiko dira Santa Kurutzeko jaiak
27 Api
12:44

Bihar hasiko dira Santa Kurutzeko jaiak

0    Jaiak 
Ekhi

Santa Kurutz eguna baino pixka bat lehenago, bihar hasiko dira jaiak ospatzen, 21:00etan Ixuan egingo dan bertso-afariarekin: Julio Soto eta Amets Arzallus bertsolariak jardungo dute, baina aurretik, 19:00etan trikipoteoan abiatuko dira Untzagatik. Ixuara joateko autobusa, barriz, 20:30etan irtengo da Ego Gainetik. Eta eguenean, Santa Kurutz egunean, 17:30etako kanpai hotsak ordu…

Aratosteetako lehiaketako irabazlea gaur etorri zaigu …eta kitto!-ra sari bila
15 Ots
6:55

Aratosteetako lehiaketako irabazlea gaur etorri zaigu …eta kitto!-ra sari bila

Atzo gauean egin genuen …eta kitto! astekariak Aratosteetarako antolatzen duen lehiaketako zozketa eta Eneko Illarramendiri egokitu zitzaion saria. Horren berri emateko albistea gure webgunean argitaratu eta irabazlea segituan ipini zen gurekin kontaktuan, saria noiz eta nola jaso behar zuen galdetzeko eta gaur bertan etorri da sari bila bulegora. Argazkian ikusi…