Kirolak

Eibarrek  Ipuruan  hartuko  du  Atletico  de  Madrid  Kopako  itzulerako  partiduan
13 Urt
2:02

Eibarrek Ipuruan hartuko du Atletico de Madrid Kopako itzulerako partiduan

0    Berriak, Kirolak 
Joseluis

Mendilibarren taldeak ez du aurkari erraza izango Errege Kopako final-laurdenetako norgehigokan. Orain dela egun batzuk Ipuruan irabazi zuen Atletico de Madrid bueltatuko da Ipuruara urtarrilaren azken astean, aurretik (datorren eguaztenean seguraski) Madrilen kanporaketaren lehen partidua jokatu eta gero. Apostuak Simeoneren taldearen alde izango badira ere, Eibarrek gutxiago ez zela erakutsi…

Markel  Alberdi  (igerilaria):  “Hiri  Olinpikoan  Bolt  bezalako  kirolariekin  egotea  surrealista  izan  zen”
13 Urt
1:19

Markel Alberdi (igerilaria): “Hiri Olinpikoan Bolt bezalako kirolariekin egotea surrealista izan zen”

Igeriketari eskainitako bizitzak puntu gorena izan du 2016an Markel Alberdirentzat. Eibartarra Rio de Janeiroko Joko Olinpikoetan izan zen abuztuan, azal eta oroimenean beti izango duen gertakizuna. Poza nagusi Brasil aldean, baina urtea ez da batere erraza izan Alberdirentzat. Igeriketarekin haserretzeraino iritsi da, bere pasioa izan den horretatik aldentzera. Madrilgo goi-mailako…

Marcial  del  Amo  hil  da
02 Urt
11:42

Marcial del Amo hil da

Eibarko Kirol Sarien 22. edizioa egin zen egun berean laga gintuen ekitaldi horretako estreinaldikoan, 1995ean, Sari Berezia jaso zuen Marcial del Amok. 82 urte zituen eta herriko atletismoaren eta beste hainbat sektoreren alde egindako lana ordainezinezkoa da. Klub Deportiboan atleta izan zen lehenengo eta ondoren beste kargu asko hartu zituen…

XXII.  Kirol  Sariak  banatuta  agurtu  dugu  urtea
31 Abe
4:32

XXII. Kirol Sariak banatuta agurtu dugu urtea

Aurten ere  Coliseo antzokian agurtu dugu urtea, …eta kitto! astekariak antolatuta egin den XXII. Eibarko Kirol Sariak banatzeko ekitaldian. Urteroko martxan, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek saria jaso dute, 24 sari izan dira guztira. Horrez gain, sustapen saria, euskarakoa eta aurten Markel Alberdi igerilariak hartu duen sari berezia banatu dira, 25 urte…

Eibarko  Kirol  Sarien  XXII.  edizioa  hartuko  du  zapatuan  Coliseo  antzokiak
29 Abe
2:02

Eibarko Kirol Sarien XXII. edizioa hartuko du zapatuan Coliseo antzokiak

Etzi, zapatua, abenduaren 31n, …eta kitto! astekariak antolatzen duen Eibarko Kirol Sarien edizio berri batek bere hitzordua izango du Eibarko kirol munduarekin. Hogeitabigarrena izango da oraingokoa. Coliseoan, eguerdiko 12.00etan hasiko den ekitaldian, kirol-modalitate bakoitzean izendatutako kirolariek euren saria jasoko dute; modalitateei dagokienez, 24 sari banatuko dira eta, horiez gain, sustapen…

Angel  Lopezek  beteko  du  Eibarko  Txirrindularien  Elkarteko  presidente  kargua
28 Abe
12:49

Angel Lopezek beteko du Eibarko Txirrindularien Elkarteko presidente kargua

Atzo egin zuen urteko batzarra Eibarko Txirrindulari Elkarteak, Portalean. Batzarrean, besteak beste, Angel Lopezek azken lau urteotan elkarteko presidente kargua bete duen Moises Artaetxebarriari lekukoa hartu zion eta aurrerantzean bera izango da Eibarko Txirrindulari Elkartearen presidentea. Bestalde, CDR dendak emandako bizikleta zozketatu zuten eta saria Elisabet Lahidalga bazkideari egokitu zitzaion.

Aspeko  pilotariak  Eibarko  Museora  bisitan  etorri  dira
20 Abe
11:48

Aspeko pilotariak Eibarko Museora bisitan etorri dira

Gaur goizean Eibarko Armagintzaren Museora etorri dira ASPE enpresako pilotariak, bisita gidatua egitera. Goiza horretan emateko asmoa zuten eta, ondoren, Arratera igoko dira, denak elkarrekin bazkaltzera.

Domekako  Bolunburu  Memorialean  Gipuzkoako  txapelketak  izango  dira  jokoan
16 Abe
6:08

Domekako Bolunburu Memorialean Gipuzkoako txapelketak izango dira jokoan

Domeka goizean Olabeko zelaietan jokatuko den Bolunburu Memorialaren 67. edizioa izango da asteburuko kirol ekitaldi nagusiena gure herrian. Goizeko 10:30etik eguerdiko 13:30era arte bederatzi lasterketa jokatuko dira Arrate eta, horrez gain, federatuen mailako Gipuzkoako txapelketak izango dira jokoan. Horrez gain, foballean Eibarrek Leganesen jokatuko du domeka arratsaldean eguaztenean Ipuruan Sporting…

Eibar-Gasteiz  lagunartekoak  domekako  derbian
09 Abe
10:47

Eibar-Gasteiz lagunartekoak domekako derbian

Domekan 12:00etatik aurrera Ipuruan jokatuko den Eibar-Alaves derbia dela eta, Eibar-Gasteiz lagunartekoak Eibarrera etorriko dira talde armagiña animatzeko asmoz. Norgehiagoka hasi aurretik, 11:00etan Alaves taldeko zaletuekin eta animatzen diren guztiekin batera Untzagan (jubilatu etxearen aldean) talde argazkia egingo dute eta, jarraian, denak elkarrekin igoko dira Ipuruara.

Futbola,  waterpoloa  eta  pilota  asteburuan  Eibarren
08 Abe
11:21

Futbola, waterpoloa eta pilota asteburuan Eibarren

0    Berriak, Kirolak 
Joseluis

Asteburu honetako kirol agenda nahiko ohiz kanpokoa bada ere, izango da zer ikustekorik gurean gaur hasi eta domekara arte luzatuko den egitarauan. Foballak eskainiko du aukera gehien, domeka eguerdian Ipuruan jokatuko den 1. Mailako Eibar-Alavesengandik hasita. Erregional Gorengoen Mailako Eibar Urko eta Intxurreren artekoa jokatuko da Unben domeka arratsaldean eta,…