Politika

Kataluniako  erreferendumari  babesa  azaldu  diote  eibartar  askok
22 Ira
11:36

Kataluniako erreferendumari babesa azaldu diote eibartar askok

Gaur arratsaldean eibartar mordoa batu dira Untzagan, Eibarko EH Bilduk deituta Kataluniarekin elkartasuna azaltzeko egin den kontzentrazioan. Urriaren 1eko erreferendumari babesa adierazteko ekitaldia izan da.

Kataluniako  erreferenduma  babesteko  irailaren  16rako  manifestazioa  deitu  du  Gure  Esku  Dagok
06 Ira
11:32

Kataluniako erreferenduma babesteko irailaren 16rako manifestazioa deitu du Gure Esku Dagok

Urriaren 1erako Katalunian deitu duten erreferendumari babesa erakusteko asmoz, Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen aldeko manifestazioa deitu du irailaren 16rako, Bilbon. La Casillatik abiatuko da manifestazioa, 17:30ean eta Eibartik hara joateko autobusak antolatzen ari dira. Manifestaziorako autobusa 16:00etan irtengo da, Ego Gainetik, eta izena emateko orriak Diana, Guridi, Beleko,…

Eibarko  jeltzaleak  Ermuan  egon  dira  Miguel  Angel  Blancoren  omenaldian  parte  hartzen
11 Uzt
5:03

Eibarko jeltzaleak Ermuan egon dira Miguel Angel Blancoren omenaldian parte hartzen

Josu Mendicute Eibarko EAJ-PNVko bozeramailea Elena Ibañez udal taldeko koordinatzailea Ermuan egon dira gaur eguerdian, 1997an ETAk hil zuen Miguel Angel Blanco zinegotziari egin zaion omenaldian. Mendicutek orain dela 20 urte gertatutako bahiketa eta hilketa gaitzetsi ditu eta gogora ekarri nahi izan du nola bizi izan zuen gertatutakoa: “Ni 10…

Euskal  preso  eta  iheslariak  etxeratzearen  aldeko  elkarrataratzea  egin  du  LAB  sindikatuak
29 Eka
3:35

Euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarrataratzea egin du LAB sindikatuak

Debaldea eskualdeko LAB sindikatuak deituta, gaur eguerdian euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen aldeko elkarrataratzea egin da Untzagan, udaletxe parean. Sindikatuak hilero antolatzen du hori eskatzeko ekimenen bat eta gaur Eibarren batu dira LABeko delegatuak eta Eibarko herritarrak. Kontzentrazioa amaituta egin dituzten adierazpenen arabera, “aipatutako helburua lortze aldera, jende guztiaren…

Gure  Esku  Dago  ekimeneko  150  ordezkarik  ekainaren  10ean  Bilbora  joateko  deia  egin  dute  gaur  Eibarren
03 Eka
3:32

Gure Esku Dago ekimeneko 150 ordezkarik ekainaren 10ean Bilbora joateko deia egin dute gaur Eibarren

Gure Esku Dagok sustatuta galdeketak egin dituzten 142 herrietako ordezkariak Eibarren, Txaltxa Zelaian batu dira gaur goizean, agerraldi bateratua egin eta jendeari ekainaren 10ean Bilbora joateko deia egiteko. 150 lagun inguru bildu dira ekitaldian eta, Jone Landak eta Andoni Garaik irakurri duten agiriari jarraituta, “baldintzak sortu egin ditugu, eta Arabako,…

Jabier  Larrañaga  Ogasun  eta  Finantza  diputatuak  hitzaldia  emango  du  eguaztenean
22 Mai
5:27

Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak hitzaldia emango du eguaztenean

Gipuzkoako politika fiskalaren inguruko hitzaldia emango du Jabier Larrañaga Ogasun eta Finantza diputatuak eguaztenean, 19:00etan Batzokian. Saioa Eibarko EAJ-PNVk antolatu du eta sarrera librea izango da,  interesa duten herritar guztientzat.  Larrañaga Azpeitian jaio zen 1972an. Informatikan lizentziatua da eta Finantza Erakundeen Zuzendaritza eta Kudeaketan Kutxa masterra dauka. Lanean eman dituen…

Bihar  zabalduko  da  53  emakumeren  testigantzak  biltzen  dituen  “Emeek  emana”  erakusketa
09 Mai
1:21

Bihar zabalduko da 53 emakumeren testigantzak biltzen dituen “Emeek emana” erakusketa

Maiatzaren 10etik 21era udaletxeko patioak hartuko duen “Emeek emana” erakusketa aurkeztu zuten aurreko barixakuan prentsaurrekoan Patxi Lejardi, Kulturako eta Euskara zinegotziak, Julia Monge, Intxorta 1937 Kultur Elkarteko kideak; Josu Ibargutxi, Goldatu plataformaren bozeramaileak eta erakusketa honetako protagonistetako bat den Kontxi Laspiur emakume errepresaliatu eibartarra. Intxorta 1937 
Kultur Elkartearen eta Mauro…

Eibarko  2.839  botoemailetik  2.791-k  euskal  errepublika  bateko  herritarra  izatearen  aldeko  bozka  eman  du
07 Mai
10:28

Eibarko 2.839 botoemailetik 2.791-k euskal errepublika bateko herritarra izatearen aldeko bozka eman du

Estatus politikoari buruzko herri galdeketak egin dituzte gaur 52 herritan, tartean geurean. Boto guztiak zenbatu eta jarraian, Eibarko Gure Esku Dago-ko jarraipen batzordeak gaurko herri-galdeketaren behin-betiko emaitzak eman ditu ezagutzera. Eibarren 2.839 boto jaso dira guztira eta egindako galderak (EUSKAL ERREPUBLIKA BATEKO HERRITARRA IZAN NAHI DUZU?) 2.791 BAIEZKO, 41 EZEZKO,…

Eibarren  partehartzea  %5,86-koa  zen  13:00ean
07 Mai
2:44

Eibarren partehartzea %5,86-koa zen 13:00ean

Gure Esku Dagok deituta gaur egiten ari den herri galdeketan, partehartzeari buruzko lehen datuak eman dituzte 13:00ean: ordu horretan Eibarren partehartzea %5,86-koa zen, Deban %15,12-koa, Elgoibarren %13,97, Itziarren %27,77-koa, Mutrikun %22,87-koa eta Soraluzen %16,02. Eskualde osoari begiratuz gero, berriz, Debarrenean %11,05eko partehartzea zegoen, batezbeste.

Gure  Esku  Dago-k  antolatu  duen  herri-galdeketan  parte  hartzeko  hautesontziak  zabalik  daude
07 Mai
10:46

Gure Esku Dago-k antolatu duen herri-galdeketan parte hartzeko hautesontziak zabalik daude

Goizeko 09:00ak geroztik “Euskal errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?” galderari bozka bidez erantzuteko aukera daukagu Eibarren,  Gure Esku Dago dinamikaren ekimenez martxan dagoen herri-galdeketan parte hartuta. Herritarren botoak jasotzeko mahaiak honako tokiotan daude zabalik: Arragueta, 20an; Zuloagatarren, 3an (Arrate Kultur Elkartean, Topalekuan); Romualdo Galdos, 6an; Tiburtzio Anitua, 5ean; eta…