…eta kitto! Euskara Elkartearen 25. urteurrena ospatu genuen atzo eguerdian Coliseo Antzokian. Jaialdiak irudi ederrak eta une hunkigarriak laga zizkigun. Mende laurdena ez da urtero betetzen eta, horregatik, zorionak eman nahi dizkizuegu elkarteko bazkide guztiei eta eskerrak egun hau gurekin ospatzera etorri zineten guztioi eta ekitaldian parte hartu zenuten Eibarko…
Eguraldi paregabeak lagunduta Arditurriko meazuloak (Oiartzun) bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten joan den zapatuan guraso berbalagunek eta euren seme-alabek. Penintsulan bi mila urte eta gehiagoz (1984. urtean itxi zen arte) ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa dugu Arditurrikoa. Bisita egin eta gero, bere sasoian trena igarotzen zen bide berdetik…
Apirilaren 25erako, asteazkena, garagardo-dastaketa antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Illunabarrian egitasmoaren barruan. Saioa …eta kitto!-n bertan egingo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Iker Etxebestek (Brew&Roll) eta Mikel Irazabalek (Baobeer) osatutako bikoteak Ale, Stout, Ipa edota Lager hitzen berri emango digute, eta usaimena eta dastamenaz garagardo ezberdinak gozatzeko aukera ere bai. Izena…
Apirilak 20-22 asteburuan ere jokatuko da Gin Tonic lehiaketaren 3. edizioa. …eta kitto! Euskara Elkarteak sortutako Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan sartzen da lehiaketa. 14 tabernak eman dute izena eta aurreko asteburuan (apirilak 13-15) zein hurrengoan (apirilak 20-22) gin-tonicak dastatzeko aukera izango da ondorengo tabernetan: AKARA, AMESTI, AMETSA, ARKUPE, CHIC, DOS…
Zuri, …eta kitto!-ko bazkide zaren horri, 25 urte hauetan zure parte- hartzeak garrantzia izan duela esan nahi dizugu, …eta kitto! Euskara Elkartea zu zeu ere bazarela, eta horregatik EZIN DUZULA HAU GALDU! Zuretzat prestatu dugu eta! Apirilaren 22an, domekan, eguerdiko 12:00etan Coliseo Antzokian egingo dugun jaialdi mundialera etortzeko zure gonbidapena…
Hitzordua Portaleko sukaldean zen eta 18:00etarako bertan zen hamabosteko taldea. Oilaskoarekin eta pasa eta tipula konfitatuarekin egindako barazki-kous kous-az gozatu zuten ikasleek. Jaki berezi eta gozo hau nola egin ikasteko aukera zoragarria. Ongi etorri Berbetan programako partaide diren Houda eta Imane izan ziren irakasle. Sukaldean elkartu, elkarren arteko aurkezpenak egin,…
Gaur arratsaldean banatu dituzte IV. Gilda Lehiaketako sariak …eta kitto! Euskara Elkartearen lokalean. Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerzak osatutako epai-mahaiak gilda onenari saria Amañako Amesti tabernari eman dio. Bezeroek emandako botoen arabera, berriz, Untzagako Guridi tabernaren gilda izan da onena eta, beraz, horrek eraman du herritarren saria. Bi irabazleek 150…
Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan “Euskeraz Primeran” IV. Gilda Lehiaketa izan genuen martxoaren 7, 8 eta 9an, hau da, aurreko asteko eguazten, eguen eta barixakuan. Iaz bezala, arrakasta handia izan du lehiaketak, 22 tabernak hartu dute parte, eta hiru egun horietan jende mordoxka ibili da tabernetan, gildak dastatzen. Aurten eguraldi bikaina egin duenez lehiaketa egunetan…
Zapatuan, eta konpainia ederrean, sendabelarrak biltzen ibili ziren Berbetan programetako hainbat kide. La Salle Azitain ikastetxetik gora egin eta han inguruan ibili ziren pare bat orduz, Mentxu Amuategi adituak lagunduta, eta pentsatu baino sendabelar gehiago batu zituzten gainera. Parte-hartzaileek, ondo pasatzeaz gain, asko ikasi zuten eta baita praktikan jarri ere, bakoitzak bere sendabelar-koadernoa osatu…
Joan den martxoaren 3an, zapatua, Sosola baserria bisitatu zuten Berbetan programetako partaideek. Eguraldia lagun, goizeko 10:30ean autobusa hartu eta bertara abiatu ziren. Enrike eta Aizpea prest zeuden atarian ongi etorria emateko. Enrikek, lehenik eta behin, Sosola baserriaren historia kontatu zien eta ondoren bi taldetan banatu ziren. Aizpeak ogia nola egiten duen azaldu…
Etiketak: #...eta kitto!, #25 urte, #jaialdia, #urteurrena, Euskara