Ongi Ettorri Berbetan-era

Euskera  praktikatzeko  eta  elkarbizitzarako  taldeak  martxan
13 Ira
12:06

Euskera praktikatzeko eta elkarbizitzarako taldeak martxan

BERBETAN euskerazko mintzapraktikako egitasmoak eta ONGI ETORRI BERBETANera harrera eta elkarbizitzarakoak ikasturte berriari ekingo diote datozen asteotan. Euskera praktikatu nahi edo euren euskera maila hobetu nahi dutenek BERBETAN egitasmoan eman dezakete izena. Talde horien helburua euskeraz berba egitea da, giro natural eta informalean euskera praktikatzea. Astean behin elkartzen dira ordubetez,…

EGUN  PASA  BILBON,  MUNDUKO  ARROZAK
03 Uzt
12:23

EGUN PASA BILBON, MUNDUKO ARROZAK

Joan den zapatuan, Ongi Etorri Berbetan egitasmokoek ikasturte amaierako irteera egin zuten Bilbora, Munduko arrozak  jaialdira. Ikasturtean zehar Ongi Etorri Berbetaneko taldeak martxa ederra hartu dute. Maiatzean Txalan-Txalan bikote linguistikoak hasi ziren, eta  ikasturtea ganoraz amaitzeko, Bilbora abiatu ginen egun pasa. Goizean goizetik giro ederraz gozatzeko aukera izan genuen: kontzertuak,…

Gurasoak  Berbetan  Jaialdia  eguenean
08 Eka
2:48

Gurasoak Berbetan Jaialdia eguenean

Ekainaren 15ean Urkizuko parkean egingo den Jaialdiarekin agurtuko du ikasturtea Gurasoak Berbetan egitasmoak. Jaialdian gune ezberdinak izango dira, alde batetik eskulan- eta makillaje-tailerrak egongo dira, eta bestetik, DJ Arnok musikarekin girotuko du jaialdia. Ekitaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta irekia izango da. Gurasoak Berbetan egitasmoak euskera praktikatzeko aukera eskaintzen die…

Bihar  Guinness  errekorraren  entsegua
01 Eka
12:52

Bihar Guinness errekorraren entsegua

Ekainaren 22an Untzagak hartuko duen ekitaldi handian Guinness errekorra gainditzeko erronka izango dugu eibartarrok, “figura baten eraldaketa” kategorian. Barixakuan  entsegu bat egingo da  Untzaga Plazan arratsaldeko 18:30ean. Bertan ikusiko da antolaketa taldeko kide batzuek nola marraztuko duten irudi erraldoia. Aprobetxatuko da jendearekin probak egiteko eta ikusteko zenbat denbora behar den…

Amarauna  hazi  da!
01 Eka
12:02

Amarauna hazi da!

Benetan poztekoa izan zen atzoko irudia. Gogotsu gaude eibartarrok eta atzo gogo hori erakusteko aukera izan genuen. Lau astetan amarauna handitzeko gai izan gara, ahoz-ahoz eta eskuz-esku eman diogu elkarri “Euskaraz Primeran!” intsignia eta horrekin batera konpromisoa ere bai, euskeraz berba egiteko konpromisoa. Ez dadila amarauna orain eten, ez dadila…

TXALAN-TXALAN  AURKEZPENA
16 Mai
12:24

TXALAN-TXALAN AURKEZPENA

Maiatzaren 15ean Txalan-txalan bikote linguistokoen aurkezpena izan genuen. Txalan-txalan ikasturte amaierarako martxan jarri den egitasmoa da. Helburua Eibarko bizilagunen arteko harremana sustatzea da. Horretarako, hizkuntza oinarri hartuta herritarrek beraiek nahi duten hizkuntza praktikatzeko aukera izango dute, elkar ezagutu eta harreman berriak sortzen dituzten bitartean. Bikotekideak, aste honetan hasi eta 5…

ERREFUXIATUAK,  ongi  etorri
11 Mai
11:15

ERREFUXIATUAK, ongi etorri

Atzo arratsaldean “ERREFUXIATUAK, ongi etorri” erakusketa bisitatzeko aukera izan genuen. Antolatzaileak Mugak eta Sos arrazakeriak dira eta Tarana Karimek bisita gidatuak egiten ditu.  17 panelek osatzen dute eta Tarana ibilbidean zehar historiari erreparatu eta egungo egoerara arte errefuxiatuek bizi duten egoeraz aritu zen.  Ibilbidean zehar eta amaieran, iritziak, zalantzak eta…

TXALAN  TXALAN  Bikote  Linguistikoak
28 Api
12:52

TXALAN TXALAN Bikote Linguistikoak

Txalan-txalan bikote linguistikoak osatuz eta hizkuntza trukaketarako egitasmoa da. Egitasmo honen helburua, bikoteen arteko hizkuntza trukaketa da eta Eibarko bizilagunoi elkar ezagutzeko aukera zabaltzea ere bai, jatorria bat edo beste izan. Bikoteak, adina, afizioa eta ezagutu edo praktikatu nahi den hizkuntzaren arabera osatuko dira.  Izen-ematearen ostean elkarrizketak egingo dira bikoteak…

Ongi  etorri  Berbetan-era:  saio  berriak  martxan
08 Mar
9:49

Ongi etorri Berbetan-era: saio berriak martxan

Ikasturte hasieran auzo desberdinetan biltzen hasi ginen: Amaña, Urki eta Urkizun. Martxoan, saio horiei eusteaz gain, eskaintza zabaldu egin dugu eta astero parte hartzeko aukera dute partaideek, …eta kitto!-n, astearte goizetan eta ostegun arratsaldeetan.  Espazio ezin hobea euskaran murgildu, elkar ezagutu, eta herrian dugun aniztasun kultural eta linguistikoaz gozatzeko! Martxoaren 2an,…

ONGI  ETORRI  BERBETANEKO  SAIO  BERRIAK
23 Ots
11:10

ONGI ETORRI BERBETANEKO SAIO BERRIAK

Ikasturte hasieran Ongi etorri Berbetanera egitasmoa jarri genuen martxan Udaleko Gizartekintza sailarekin batera. Orain arte Amaña, Urki eta Urkizuko taldeak martxan egon dira. Saioetaz gain ekintza desberdinak ere burutu ditugu: Irteerak, tailerrak… Martxotik aurrera saio berriak jarriko dira martxan. Auzoetako saioetara joateaz gain, partaideek astero …eta Kitto!-n parte hartzeko aukera…