Txikitto

San  Andres  ikastetxeko  ikasleek  “Diana  dibertigarria”  jokoa  erakutsi  digute  (BIDEOA)
18 Urr
12:20

San Andres ikastetxeko ikasleek “Diana dibertigarria” jokoa erakutsi digute (BIDEOA)

0    Txikitto 
Ana

San Andres eskolakoek proposamen dibertigarria ekarri digute lagun artean ondo pasatzeko. Diana dibertigarriarekin zuen punteria trebatu, taldean barre egin eta emozionatzeko aukera izango duzue. Hemendik aurrera, Eibarko ikastetxe desberdinetako ikasleak txandakatu egingo dira hilero jolas bat erakusteko.  

Kalean  dago  literaturaz  beteta  datorren  Txikitto!  aldizkaria
25 Mai
5:35

Kalean dago literaturaz beteta datorren Txikitto! aldizkaria

Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 168. alea Eibarko ikastetxeetan. Portadan Ipurterre Gutun eta Ipuin Lehiaketako irabazleen talde-argazkia ikusiko duzue (Irene Alonso, Elene Arrazola, Uxue Baroja, Ane Treviño eta Beñat Laskurain), eta barruko orrialdeetan saritutako ipuinak irakurtzeko aukera izango duzue. Hori guztiaz gain, sariak banatzeko egin zen jaialdiko argazkiak ere agertzen…

Korrika-ri  buruzko  erreportajea  Txikitto!  hilabetekarian
30 Mar
6:37

Korrika-ri buruzko erreportajea Txikitto! hilabetekarian

Aste honetan banatu da Txikitto aldizkariaren 167. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Oraingoan, protagonista nagusia Korrika izan  da. Izan ere,  astebete eskas falta da  20. Korrikak gure herria zeharkatzeko.  Apirilaren 7an, barixakua, Iluntzean ailegatuko da Korrika Eibarrera, eta egun bat lehenago, apirilaren 6an, Korrika…

Kolorez  betetako  argazkiekin  dator  Txikittto!  aldizkaria
07 Mar
4:07

Kolorez betetako argazkiekin dator Txikittto! aldizkaria

Gaur banatu da Txikitto! aldizkariaren 166. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan aratosteetan herriko ikastetxe guztietako argazkiekin osatutako argazki-bildumak ikus daitezke. Bestalde, “Munduko jolasak” atala estreinatu dugu, eta ale honetan “Mankala” jolasaren  nondik norakoak azaltzen dira. Mankala familiako jolasa da, arabiar hitza da…

Go!azen  telesaileko  protagonistak  otsaileko  Txikitto!  aldizkarian
01 Ots
12:35

Go!azen telesaileko protagonistak otsaileko Txikitto! aldizkarian

Aste honetan banatu da Txikitto! aldizkariaren 165. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan Go!azen telesaileko Elene eta Haizea bikiei elkarrizketa egin diegu. Basakabiko abeslari eta dantzariek arrakasta itzela lortu dute ume eta gazteen artean eta Txikitto!-k euretako birekin (Paula eta Aitana dira euren…

Urteko  azken  “Txikitto”  aldizkaria  banatu  da  Eibarko  ikastetxeetan
20 Abe
4:56

Urteko azken “Txikitto” aldizkaria banatu da Eibarko ikastetxeetan

Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 164. alea Eibarko ikastetxe guztietan, LH1  eta LH6ko ikasle guztien artean. Ale honetako elkarrizketa Olentzerori egin diogu.  Ez da erraza izan Olentzero aurkitzea, egun hauetan lanez gainezka dabil-eta, baina azkenean berarekin egotea lortu dugu eta gustuko dituen gauzen inguruan berba egin digu.  Bestalde,  Euskararen Egunaren…

Txikitto!  hilabetekariaren  azaroko  alea  banatu  dute
28 Aza
7:07

Txikitto! hilabetekariaren azaroko alea banatu dute

Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 163. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan, Sanandresetako jai egitarauaz gain, Zaloa Urain Koken musika taldeko abeslariari egindako elkarrizketa agertzen da. Zaloa Urain irakaslea da Eibarko Aldatze ikastetxean eta, andereño izateaz gain, abeslaria ere bada. Kokein musika-taldeari ahotsa…

“Txikitto”  haurrentzako  hilabetekaria  banatu  da  aste  honetan  herriko  ikastetxeetan
14 Urr
4:52

“Txikitto” haurrentzako hilabetekaria banatu da aste honetan herriko ikastetxeetan

Aste honetan banatu da Txikitto aldizkariaren 162. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan abuztuan Brasilgo olinpiadetan izan zen Markel Alberdi eibartar igerilariari elkarrizketa egin diogu.  Bestalde, erreportaia egun hauetan Eibarren ospatzen ari den Debabarreneko I. Gaztaren asteari eskaini diogu . Gaurtik hasita gazta…

Aitziber  Urkiola  eibartar  kirolariari  elkarrizketa  Txikitto!  hilabetekarian
14 Eka
3:05

Aitziber Urkiola eibartar kirolariari elkarrizketa Txikitto! hilabetekarian

Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 161. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Ale honetan Aitziber Urkiola Eibarko puntako kirolariari egin diogu elkarrizketa. Korrika egiteaz gainera, duatloiak eta triatloiak ere egiten ditu, oso emaitza onekin gainera. Amaren bideari jarraituz, erizaintzako ikasketak egin zituen, eta Bergarako zaharren…

“Ipurterre”  Lehiaketako  ipuin  irabazleak  hilabete  honetako  Txikitto!  aldizkarian
16 Mai
5:32

“Ipurterre” Lehiaketako ipuin irabazleak hilabete honetako Txikitto! aldizkarian

Gaur banatu da Txikitto aldizkariaren 160. alea Eibarko ikastetxeetan. Ale honetan Ipurterre Ipuin Lehiaketako ipuin irabazleekin gozatzeko aukera paregabea dago. …eta kitto! Euskara Elkarteak Eibarko ikastetxeekin elkarlanean antolatzen du Ipurterre Lehiaketa.  LH eta DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketan, aurten 1.000 ipuin eta gutun jaso ditugu. Txikitto!ko ale hau ia osorik eskaini…