Aratosteak protagonista otsaileko Txikitto! hilabetekarian

Aratosteak protagonista otsaileko Txikitto! hilabetekarian
2016/02/15 eta kitto!
Gaur banatu dugu herriko ikastetxe guztietan Txikitto aldizkariaren otsaileko alea. Oraingoan Aratosteak izan dira protagonista. Aratosteetan atera ditugun argazki ugari ikusgai dituzue; dena dela, argazki bilduma-osoak ikusi nahi badituzue (Eguen Zuri, Barixaku Erregularra, Zapatuko giroa, Domekako Play-back lehiaketa), egin klik hemen: http://etakitto.eus/mediateka/argazki-bildumak

Horretaz gain,  ohiko atalak aurkituko dituzue: denborapasak, txisteak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak, ipuinak...

Ah! eta ez ahaztu lehiaketan parte-hartzen!

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.