Bertso-paper lehiaketa abian da

Bertso-paper lehiaketa abian da
2016/10/06 eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak San Andres jaien inguruan antolatu ohi duen San Andres Bertso Paper lehiaketarako lanak entregatzeko epea zabalik dago eta azaroaren 7ra arte egongo da horretarako aukera. Parte hartu nahi dutenentzat bete beharreko baldintzak hauek dira: 16 urtetik gorakoek (Euskal Herri mailan) 4 puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez (10 gehienez) aurkeztu beharko dituzte eta 16 urtetik beherakoek (Eibarko ikasleak), berriz, bertso bat edo bi kopla.

Gaia eta doinua libreak izango dira eta lanaren hiru kopia bidali beharko dira, gaitzizenarekin sinatuta. Gutunazal itxi batean gaitzizena identifikatzeko datuak sartuko dira: izen-abizenak, telefonoa eta adina. Taldean egindako lanik ez da onartuko eta bertsoak postaz bidali edota norberak ekar ditzake ...eta kitto!-ra (Urkizu 11, solairuartea, 20600 Eibar).

SARIAK

Sari bi banatuko dira maila bakoitzean: helduen mailan, lehenak 300 euro eta txapela jasoko ditu eta bigarrenak 250 euro eta plaka; gazteen mailan, lehenak liburua eta txapela, eta bigarrenak liburua eta plaka. Epaimahaiak azaroaren 18an emango ditu ezagutzera irabazleen izenak, eta azaroaren 27an, domeka, Portalean egingo den San Andres Bertso Jaialdian banatuko dira sariak.

sanandres-bertso-6sanandres-bertso-14sanandres-bertso-71