Bigarren sanblas tailerra ere giro onean

Bigarren sanblas tailerra ere giro onean
2017/01/30 eta kitto!
Aurreko zapatuan bigarren sanblas-tailerra antolatu zuten Arrate Kultur Elkarteak eta ...eta kitto!-k eta saio horretan ere gustora jardun zuten heldu zein haurrak opilak egiten ikasten. Oraingoan Iratxe Unanue eta Leire Abanzabalegik gidatu zuten tailerra, eta parte-hartzaileak opil banarekin bueltatu ziren etxera. Orain, bi ikastaroetan ikasitakoa praktikan jartzeko ordua da, San Blas egunean, otsailak 3, lehiaketan parte hartzeko aukera egongo delako. Parte hartu nahi duenak opilak egunean bertan Topalekuan aurkeztu beharko ditu 17:00etatik 19:00etara, eta epaia 20:00etan emango da jakitera. Saria "aza ta porruko" produktuekin osatutako otar ederra izango da.

SAN BLAS 2 ONASAN BLAS 3 ONASAN BLAS ONA 4SAN BLAS 0NA 5