Garagardo-dastaketa datorren astean

Garagardo-dastaketa datorren astean
2018/04/16 eta kitto!

Apirilaren 25erako, asteazkena, garagardo-dastaketa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak  Illunabarrian egitasmoaren barruan. Saioa ...eta kitto!-n bertan egingo da arratsaldeko 19:00etatik aurrera.


Iker Etxebestek (Brew&Roll) eta Mikel Irazabalek (Baobeer) osatutako bikoteak Ale, Stout, Ipa edota Lager hitzen berri emango digute, eta usaimena eta dastamenaz garagardo ezberdinak gozatzeko  aukera ere bai. Izena emateko ...eta kitto! Euskara Elkartera (943200918) deitu behar da eta sarrerak 3 euro balio du.


12378113_1032516580124251_7412068308920503806_o