Korrika-ri buruzko erreportajea Txikitto! hilabetekarian

Korrika-ri buruzko erreportajea Txikitto! hilabetekarian
2017/03/30 eta kitto!
Aste honetan banatu da Txikitto aldizkariaren 167. alea Eibarko ikastetxe guztietan, 6 eta 12 urte bitarteko haurren artean. Oraingoan, protagonista nagusia Korrika izan  da. Izan ere,  astebete eskas falta da  20. Korrikak gure herria zeharkatzeko.  Apirilaren 7an, barixakua, Iluntzean ailegatuko da Korrika Eibarrera, eta egun bat lehenago, apirilaren 6an, Korrika Txikia egingo da herrian. Eibarko ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte eta, eskuz esku, mezu bat daraman lekukoa pasatuz joango dira.

Bestalde, Enaitz eta Ane Jazinto Olabe Ludoketako hezitzaileei elkarrizketa egin diegu. 7 bat urte daramatzate lan horretan, umeak hezitzea eta umeekin lan egitea asko gustatzen zaielako.

Gainera, betiko moduan, denborapasak, txisteak, ikastetxeetako berriak, sukaldaritza, eskulanak, liburuak, ipuinak, horoskopoa eta agenda aurkituko dituzue.

Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.