Madariagaren "Espedizioa" aztergai

Madariagaren "Espedizioa" aztergai
2016/02/03 eta kitto!
Juanra Madariaga idazlearen "Espedizioa" liburuari mamia atera diote Harixa Emoten literatur tertuliako parte-hartzaileek, Antxon Narbaizaren gidaritzapean, eta idazlearekin berarekin. Mendia eta literatura Madariagaren zaletasun biak uztartuz, Shisha Pagmara egindako espedizioaren inguruko gorabeherak bildu ditu liburuan. Irakurriko duten hurrengo liburua Aritz Gorrotxategiren “Koldar hutsa zara” izango da, eta tertulia, martxoaren 1ean egingo dute.