Mendaroko Txokolate Fabrikara irteera

Mendaroko Txokolate Fabrikara irteera
2017/02/01 09:07
eta kitto!
...eta kitto! Euskara Elkarteak, Illunabarrian programaren barruan, Mendaroko Txokolate fabrika bertatik bertara ezagutzeko irteera antolatu du otsailaren 11rako, zapatua. Izena otsailaren 9ra arte eman daiteke ...eta kitto!ra deituta (943200918) edo emaila idatzita (elkartea@etakitto.eus). Asko jota 20 lagunentzako lekua egongo da, irteera goizez izango da eta doan. Irteeran parte hartuko dutenak trenez joango dira Mendaroraino, eta izena ematerakoan zehaztuko zaie ordutegia.