Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio berria azaroan

0    Destakatuak 
Maider
Pirritx,  Porrotx  eta  Marimototsen  saio  berria  azaroan
09 Urr
11:59

Inoiz baino goizago izango ditugu aurten Eibarren Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak. Azaroaren 11 eta 12ko asteburuan izango ditugu Unibertsitate Laboralean, BOROBILEAN izeneko lan berria aurkezten.

Larunbatean (azaroak 11) arratsaldeko 16:30ean eta 19:00etan izango dira saioak eta domekan, berriz, (azaroak 12), 16:00etan lehenena eta 18:30ean bigarrena.

Aurresalmenta, …eta kitto!ko bazkideentzat, urriaren 16tik 27ra egingo da. …eta kitto!tik pasatu beharko da sarrerak hartzera, 7,50€ balio du eta bazkide bakoitzak asko jota 3 sarrera erosi ahal izango ditu. Sarrerak etakitton erosteko ordutegia hauxe izango da: 10:00-14:00 eta 16:00-19:30.

Urriaren 28tik aurrera ohiko lekuetan salduko dira sarrerak, 8 eurotan: El Tio Palancas (J. Gisasola), Denetik (Urkizu) eta Gozoki (Bidebarrieta eta Sostoatarren).

Iazko saioko irudia:

pirritx moztuta

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »