Tantanez Tantan badator, euskararen olatua

2016/05/12 10:59
eta kitto!
Zapatu honetan, maiatzak 21, hitzordu garrantzitsua dugu Eibarko euskaltzaleek, "Tantanez Tantan, eibartarrak euskaraz blai!" izeneko ekitaldia egun horretan egingo da-eta. Herriko euskalgintza osatzen dugun taldeok bi urtetik behin antolatzen dugun ekitaldiak 5. urtea beteko du aurten, eta Urkusuko iturrian gantxila bete eta gero, Untzagako harmailetaraino eramango dugu, eskuz esku giza katea osatuz.

13:00etan, euskararen transmisioa nabarmendu nahian, lau belaunalditako lau emakumek beteko dute gantxila Urkusuko iturrian, eta herritarrak 12:30erako egon beharko dute aukeratu duten tartean.

Harmailetan aldarrikapena irakurri, ekitaldiaren bertsoa abestu eta Euskaraz bizi nahi dut dantzarekin esango diogu agur aurtengo ekitaldiari.

Aurten, koadrodun zapiaz gain, antolatzaileek arropa urdina janztea ere eskatu dute, euskararen aldeko olatuaren tantak irudikatzeko. Edozer izan daiteke eta edozein urdin-kolorekoa: alkandora, txamarra, jertsea, kamiseta...

Eibarren euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko aukera paregabea, beraz, maiatzaren 21ean!

tantanez tantan kartela:Maquetaci—n 1