"As Burgas" Galiziako Etxea

"As Burgas" Galiziako Etxea
2023/02/04 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
1984an sortu zen “As Burgas” Galiziako Etxea Eibarren, eta, harrezkero, eibartar guztioi Galiziako kultura eta gastronomia ezagutzera emateko jardun dute lanean elkarteko bazkideei esker, alde batetik tabernaren zerbitzuaren bidez, eta, bestetik, egiten dituzten kultur ekintzen bitartez. Kultura, gastronomia eta folklorea ekartzeaz gain, euren helburu nagusia Galiziako kulturaren eta euskal kulturaren arteko lotura indartzea da, hamarkada askotako lotura eustea, eta datozen belaunaldiei kultura eta tradizioa erakustea, esate baterako talde folklorikoaren bidez eta umeentzako antolatzen diren kultur ekintzen bidez.

Ekintza nagusiak
Galiziako Etxearen jarduera nagusiak kultur mailakoak dira. Urtero ´Dia das letras galegas´, `magosto´ (gaztainerre), enpanada lehiaketa, umeendako mozorro edo marrazki lehiaketa, tute eta mus txapelketak eta horrelako hainbat topaketa desberdin antolatzen dituzte. Azken finean, Galiziako zati txiki bat ekarri nahi dute Euskadira.

helbidea: Urkizu, 11 - behea
telefonoa: 943 20 67 37
e-maila: casaasburgas@outlook.com