Bakailaoaren Kofradia

Bakailaoaren Kofradia
2023/09/19 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Angel Elizondok bultzatuta, Eibarren lehiaketa gastronomikoak antolatzen zituen talde batek Bakailaoaren Kofradia sortu zuen 1993an, euskal gastronomian hain garrantzitsua den jakia goratzeko asmoz. Hori baino lehen, 1988an, bakailao lehiaketetan gero eta jende gutxiagok parte hartzen zuela ikusita, bakailao maratoia egin zuten gure herrian: 9 elkartetako 90 sukaldarik jardun zuten lanean eta 500 kilo bakailao prestatu zituzten. 2.000 razio inguru saldu ziren eta irabazitako dirua San Andres Erresidentziarentzako izan zen. Guinness Record-ean sartzea lortu zuten. Hurrengo urtean 1.000 kilo bakailao
prestatu ziren. Aurtengo San Andresetan Bakailaoaren Kofradiaren 24. kapitulua egingo dute. Urtero, kanpotik etorritako beste kofradia batzuetakoekin elkartzen dira. Kalejira egin ondoren ohorezko kideak izendatzen dituzte Portalean egiten duten ekitaldi berezian; ohorezko kofradeek zin egiten dute leku guztietan bakailaoa defendatu, berreskuratu eta sustatu egingo dutela. Paulino Larrañaga, Peli Egaña, Imanol Arias, Miguel Gallastegi, Patxi Usobiaga, Jon Barrondo eta Ernesto Ezpeleta “Bihurri” ohorezko kofrade izan dira, besteak beste. Modu horretan herriko elkarte eta pertsonaiak omendu nahi izaten dituzte.
2005. urtetik Eskolarteko Bakailao Lehiaketa antolatzen dute.

telefonoa: 943 70 04 69 // 619 67 42 37
e-maila: bacalao@bacalaoeibar.net