Egoaizia

Egoaizia
2023/07/15 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Egoiaizia orain dela 17 urte Eibarren sortu zen Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da,
independentea, irekia eta kolaboratzailea. Hegoaldeko herrialdeen errealitate bidegabeenak eraldatu nahian, justizia eta garapena lortzeko lan egiten dute. Errealitate ekitatiboagoak, bidezkoagoak, demokratikoagoak eta solidarioagoak eraikitzen laguntzen dute, eta gizarte eredu berriak sustatzen dituzte (partehartzea eta boluntariotza indartuz, bizimodu arduratsu eta sostengarriagoa proposatuz, kontzientziak piztuz eta esperientziak partekatuz. Munduko beste pertsona eta erakundeekin dihardute lanean, komunitateei garapen integrala lortzen laguntzeko, euren amets, premia eta gaitasunen araberako proiektuen bidez. Truke esperientziak bideratzen dituzte eta boluntarioak animatzen dituzte herrialde pobretuetan babesten dituzten proiektuetan inplikatu daitezen.
Ekintza nagusiak:
- “Hezkuntzaren Aldeko Mundu Kanpaina” maiatzaren 2tik 7ra.
- “Kontsumo Arduratsuaren Jardunaldia” maiatzaren 14an.
- “IV. Bazkari Solidarioa”urriaren 14an.

helbidea: Toribio Etxebarria, 26
77 postakutxa
telefonoa: 943 203632
faxa: 943 701304
sare sozialak: www.facebook.com/egoaizia
www.twitter.com/egoaizia
e-maila: a.berriozabal@egoaizia.org
harremanetarako: Gloria Mora/Alaia Berriozabal