Eibar-Sahara Elkartea

Eibar-Sahara Elkartea
2023/07/25 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Eibar-Sahara elkartea Tindufeko kanpamenduetan bizi diren sahararrei laguntza emateko jaio zen. 40 urte daramatzate sahararrek Aljeriako Tinduf eremuko errefuxiatuen kanpamenduetan muturreko egoeran bizitzen. 150.000 pertsona bizi dira bertan. Nazio Batuen Erakundearen laguntzak murrizten joan dira eta, horregatik, bizirauteko ezinbestekoa dute Europan lanean diharduten elkarte desberdinek egiten duten lana.
Ekintza nagusiak:
- “PIZTU ITXAROPENA” kanpaina: urte hasieran elikagaiak eta produktu higienikoak jasotzen dira Eibar, Elgoibar, Mendaro eta Deban. Horretarako herriko supermerkatuen eta ikastetxeen laguntza izaten dute.
- “OPORRAK PAKEAN” kanpaina: Uztailean eta abuztuan, basamortuan demaseko beroa egiten duenean, Saharatik etorritako umeek hemengo familiekin igarotzen dituzte udako oporrak.
- Euskal Herriko beste elkarte batzuekin batera, hainbat ekimen egiten dira kanpamenduetako pertsona DESGAITUen eskoleei laguntza emateko.
Ekintza hauek finantziatzeko urtean hiru aldiz bigarren eskuko liburuak salgai jartzen ditu Eibar-Sahara elkarteak.

Helbidea: San Kristobal, 8 - 2. esk.
Telefonoa: 943 760022 // 665704137
e-maila: sanil@sanil.es
Harremanetarako: Edurne Uzkudun (659 59 16 07) eta Marian Ircio (665704137)