Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldea

Eibarko Klub Deportiboko Argazki Taldea
2023/04/28 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Argazkigintza sustatzea Eibarren, irudiaren kultura aberastuz eta zabalduz.

Ekintza nagusiak
- Erakusketak egiten dituzte hilero Portalea tabernan  eta Ambigú kafean. Baita Klub Deportiboan ere, nahiz eta momentuz itxita egon.
- Erakusketak urtean birritan Portalean eta Topalekun.
- Argazkilaritza Maiatzean ekimena antolatzen dute: Maiatza osoan urtero Eibar argazkiz blai (ikastaroak, erakusketak, argazki rallya, ...).
- Laguntza eskaintzen diete beste erakunde batzuei erakusketak, ikastaroak eta lehiaketak antolatzeko.
- Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteko partaide izanda harreman estua daukate beste taldeekin ikastaroak, erakusketak eta rallyak antolatzeko.
- Astero biltzen dira lanak lantzeko, erakusteko eta beste batzuen lanak aztertzeko.

Helbidea: Toribio Etxebarria, 16 - 1.
Telefonoa:  943 20 19 04
E-maila: argazkilaritza@deporeibar.com
webgunea: www.deporeibar.com