Gazte Safa emakume taldea

Gazte Safa emakume taldea
2023/10/02 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Orain dela gutxi sortu den Gazte Safa taldearen aurretik Safa Emakume Taldea egon da Eibarren urte askotan. Emakume magrebiek osatzen zuten talde hori eta Euskal Herrian emakume musulmanek sortutako lehenengo elkartea izan zen. Euren helburua gehienbat emakume etorri berriei laguntza eskaintzea zen. Orain erreleboa Gazte Safakoek hartu dute eta elkartearen izakera eta xedeak aldatu egin dira, nahiz eta prest dauden lehengo
elkarteak eskaintzen zuen laguntza eta zerbitzuak ematen jarraitzeko. Gazte hauek musulmanen bigarren belaunaldikoak dira, Eibarren jaiotakoak. Taldean 10 emakume gazte inguru daude, eta euren zeregin nagusia herriko bizitzan emakume hauen parte-hartzea bultzatzea da (Korrikan, esate baterako), Eibarko aniztasuna kontuan hartuta eta ezagutzak eta esperientziak konpartituz. Taldea guztiz irekia da eta edozeinentzako zabalik ditu ateak.
Ekintza nagusiak:
– Gorputz adierazpena Portalean zapatu eta domeketan (zumba, fitness, sabel-dantza...); mendira irteerak...
– Boluntariotza (odol ematea, gaixo eta nagusiei konpainia...)
– Formakuntza-saioak.

helbidea: Andretxea (Zezen bide, 9)
e-maila: gaztesafa@gmail.com
facebook: Gazte Safa