Kaleetan Kantuz

Kaleetan Kantuz
2023/02/22 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Esperientzia Eskolaren hirugarren promozioaren “proiektu sozialaren” emaitza bezala sortu zen Kaleetan Kantuz, eta Ikasten Elkartearen parte izatera pasatu zen. Taldearen helburua Eibarko taberna eta kaleetan kantuan egiteko zegoen ohitura berreskuratzea da. Lehendabiziko irteera 2007ko abenduan egin zuten, gabonetako kantuz osatutako errepertorioarekin. Gaur egun 50 emakume eta 16 gizon daude taldean, gehienak jubilatuak. Jarduera zabalik dago eta doakoa da. Errepertorioaren erdia euskaraz eta beste erdia erdaraz abesten dute. Azken bi urteetan euskal dantzak ere egiten dituzte. Abesbatzaren zuzendari lanetan Conchi Gurruchagak dihardu, eta dantza zuzendaria Elisa Lopez da.

Ekintza nagusiak
Lehen eginkizuna taldeko kideak animatzea eta ondo pasatzea da, “kideentzako terapia bat da”. Horretaz gain, Eibarko eta kanpoko ekitaldi askotan parte hartzen dute. Udalarekin eta Jubilatu Etxeekin kolaboratzen dute. Hilean behin irteera programatu bat daukate eta auzo desberdinetatik hasita egiten dute. Beste herri batzuetako abesbatzekin batera ere ibiltzen dira (Aretxabaleta, Otxandio, Elgeta, Zeanuri...). Arrasatera Opera ikuskizunak ikustera joaten dira, eta urtero atzerrira irteera bat antolatzen dute. Irteera hauek bakoitzak bere poltsikotik ordaintzen ditu.

entseguak: San Andres elizan, ostegunetan, 19:30ean
harremanetarako: Aurora Larreategi 620 55 89 76
e-maila: auroralarreategui@hotmail.com
webgunea: www.ikasten.info