Kezka Dantza Taldea

Kezka Dantza Taldea
2023/04/03 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta “Santa Kurutzetan, San Juanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak”. Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, “tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak
eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz”. Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, “euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz".

helbidea: Portalea Kultur Etxea. Bista Eder kalea
telefonoa: 605 71 14 29
e-maila: kezka@dantzan.com