Marcan Huella

Marcan Huella
2023/10/06 10:03
eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Marcan Huella irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, 2014ko martxoaren 30ean sortua, Ermuan. Elkartearen helburu nagusia da Debabarrenean abandonua eta tratu txarrak jasan dituzten txakurren segurtasuna eta ongizatea bermatzea. Adopzioa bultzatzen dugu, hainbat kanpainaren eta zabalkuntza lanaren bidez, txakur horiek bigarren aukera bat izan dezaten, bizitza duina izateko. Babeslekurik ez dugunez, harrera etxeetan eta txakur hoteletan hartzen ditugu, behin betiko etxe bat aurkitzen diegun bitartean, eta helburu hori lortzeko lanak dakartzan gastuei aurre egiteko, ezinbestekoak ditugu bazkideen ekarpena, partikularren diru laguntzak eta gure asmoak betetzeko dirua lortze aldera antolatzen ditugun ekitaldi guztietan lan egiten duten boluntarioen ahalegina.
Ekintza nagusiak:
Urtean zehar hainbat ekintza egiten ditugu, animaliei zor zaien tratu onaren gaineko kontzientzia sortzeko, txakurrak nola zaindu behar diren aholkatzeko eta txakur jabetza arduratsua bultzatzeko, baita dirua biltzeko ere, besteak beste, merchandising produktuen salmentaren eta zozketen bidez. Ekintzak: Ibilaldi solidarioa, Txakur krossa, Ongintzako gala musikala, Txakurraren eguna, Informazio hitzaldiak ikastetxeetan, Desgaituen terapia txakurrekin...

e-maila: marcanhuella@gmail.com
facebook: Marcan Huella
webgunea: www.marcanhuella.es