Minbiziaren Aurkako Elkartea AECC

Minbiziaren Aurkako Elkartea AECC
2023/08/01 12:55
eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Minbiziaren Aurkako Elkartea, 1953.urtean sortu zen. Elkarte honen helburu nagusiak, gaixo onkologiko eta senideen bizi kalitatea hobetzea, prebentzioen arloan lan egitea, eta ikerketa sustatzea dira. Eskaintzen diren zerbitzu guztiak doakoak dira.
Ekintza nagusiak:
Gizarte Arloa:
- Gaixo onkologiko eta familiakoei zuzenduriko informazioa/orientazioa.
- Laguntza teknikoa: material tekniko ortopedikoaren mailegua.
- Giza baliabideen kudeaketa.
- Harrera-pisua minbizia duten gaixo eta senideentzat.
Arlo Psikologikoa:
- Banakako/taldeko harrera psikologikoa:
– Gaixo onkologikoak, senideak eta zaintzaileak.
– Dolu-prozesuak.
- Prebentziorako psikologia saila: erretzeari uzteko bakarkako eta taldeko terapiak, prebentzio-kanpainak urte osoan zehar, osasun-hezkuntzarako programak, paziente onkologiko eta familien bizi-kalitatea hobetzeko tailerrak eta profesionalen formakuntza.
Boluntariotza:
Gaixo eta familiekin: zainketa paliatiboetan, ospitalean
eta etxean; Administraritza; Baliabideen lorpena;
Prebentzioa: kanpaina dibulgatiboak

helbidea: Ardantza kalea 11
telefonoa: 943 20 24 94
e-maila: bajodeba@aecc.es
ordutegia: Astelehenetik ostiralera 9:30etik 13:30era
langileak: Gizarte Langilea (Ainhoa Oregi) eta Psikologoa (Miriam Márquez)