Nepaldarren Kultur Elkartea

Nepaldarren Kultur Elkartea
02 Abe
12:46

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Gaur egun 30 bat izango badira ere, 74 nepaldar inguru bizi ziren Eibarren orain dela hiruzpalau urte. Eibarko Udaleko inmigrazio saileko teknikariek animatuta eta lagunduta, 2016. urtean sortu zuten elkartea. Formalki antolatuta, Eibarren gauza asko egiteko bidea ireki zitzaien, eta euren kultura ezagutzera emateko eta eibartarrekin harreman zuzena izateko jarduerak egiten hasi ziren. Eibarren bizi izan diren nepaldar asko orain Euskal Herriko beste leku batzuetan bizi dira, baina, hala ere, gure herriarekin harreman estua izaten jarraitzen dute. Oso pozik daude eibartarrek egin dieten harrerarekin eta erakunde zein herritarrei euren esker ona adierazi nahi diete.

Ekintza nagusiak
Nepaldarren elkarteak euren ohiturak erakustea helburu duten ekitaldiak antolatzen ditu, eta joan den asteburuan, esate baterako, giro paregabean ospatu zuten Dashain jaialdia Txaltxa Zelaian. Jai hori nepaldarren jai erlijiosoen artean garrantzitsuena da. Eguerdian hasi eta iluntzera arte musika eta dantza ekitaldiak eskaini zituzten eta Nepalgo janaria eta edariak dastatu ahal izan ziren.

Telefonoa: 629 81 72 99
E-maila: ascneibar@gmail.com
Facebook: @ascneibar
Kontaktua: Gita Dulal

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »