ODISEA Eibar

ODISEA Eibar
2023/01/22 eta kitto!
Helburuak
Odisea elkartea 2012an sortu zen Eibarren, mahai-jokoen eta joku parte-hartzaile eta sortzaileen bidez, inguruko aisialdi alternatiboa sustatzeko.

Ekintza nagusiak
Euren lokalean era askotako jokoak egiten dituzte: “Warhammer”, Malifaux”, “Infinity” edo “X-Wing”,  rol-jokoak, estrategia eta mahai-jokoak... Horretaz gain, urte guztian zehar “Odisea en el tablero” edo “Héroes del Grafito” bezalako  ekimenak antolatzen dituzte. San Juan jaietan herritar guztientzako zabalik dagoen ekitaldi berezia antolatzen dute udaletxeko arkupeetan: mahai-, karta-, estrategia- eta gerra-jokoak, eta, horretaz gain, erakustaldiak, zozketak, lehiaketak eta eskulanak egiten dituzte.  Elkartean gero eta kide gehiago dira. Hori dela eta, urriaren 31n, Halloween egunean, lokala inagururatu zuten Barrena kalean.

Helbidea: Barrena 26
Telefonoa:  679 63 10 68
E-maila: contacto@asociacionodisea.com
Facebook: @Odiseaasociación