Usartza txistulari taldea

Usartza txistulari taldea
2023/06/12 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Usartza txistulari taldearen helburua, txistua ezagutzera ematea eta honek dituen aukerak erakustea da. Euskal doinuak eta kanpoko musika jorratzen ditugu. Txistua bakarrik edo beste instrumentu batzuekin uztartzen du Usartzak. Gaur egun taldea zortzi lagunez osaturik dago eta astero elkartzen gara. Azken urte hauetan, ohikoak ziren kontzertu eta kalejirez gain, aldaketa eta berritasunak sartzen saiatu gara urteko egitarauan (kamara kontzertua, danborradakoa…), Eibarko kultura agendan pixkanaka pixkanaka finkatzen doazenak. 2017 urte honetarako beste pauso bat eman nahi dugu eta proiektu berri batekin gatoz: aspaldi egiten ziren Txistulari Alardeei ekin nahi diegu, oraingo honetan freskotasunez eta modernitatez bustiz.
Ekintza nagusiak:
– Hilabetero kalejirak edo kontzertuak eman.
– Udazkenean kamara kontzertua eta 2017ko
ekainaren 25ean Txistulari Alardea.
– Eibarko jaiak girotu.
– Elkarlana beste talde kulturalekin.
– Protokolo harrerak.

telefonoa: 606 631 312 (Enrique Montero)
e-maila: usartzatxistularitaldea@gmail.com
facebook: Usartza Txistulari Taldea