Antzerkia: “Idiot txou” (Ados teatro)

0     
Ana
When:
2017-12-14 @ 8:30 pm
2017-12-14T20:30:00+01:00
2017-12-14T20:45:00+01:00
Where:
Coliseo antzokian
Cost:
Free

Zuzendaritza: Garbi Losada
Antzezleak: Josean Bengoetxea,
Dorleta Urretabizkaia, Asier Hormaza, Euskaraz
www.adosteatroa.com

Bi esatarik (Hormaza eta Urretabizkaia) eta teknikari¡ batek (Bengoetxea) zuzeneko irratsaio bat egingo
dute antzokitik zuzenean. Irratsaioak audientzia arazo larriak izango ditu, entzuleek apenas deitzen dute… Baina hala eta guztiz ere, gure
protagonistek entretenimendurako tarte bat izatea nahiko dute, arazorik gabe, audientzia lortu eta kaleratzea saihestuko diena…
Baina inortxok ere deituko ez duenez, aukera bakarra geratuko zaie: antzokiko ikusleekin hartu-emana izan eta entzule faltsuen rolak hartuaz deiak jasotzen ari diren itxurak egitea, betetze lanetarako sikiera…
Eta entzule berri baten plantak egingo dituzten bakoitzean edukiak pikutara joango zaizkie eta kaosa etorriko da, egungo albisteen inguruan umorezko kritika egiten amaituaz. Purrustadak biderkatu egingo dira, eta deskalabrua ere bai. Gidoiak momentuan indarrean egongo diren albiste eta gaiak barneratu ahal izateko egitura mugikor bat izango du, ikuslearekin interakzioa izan eta inprobisazioaz baliatuaz.

8 € – 6 € COLISEOAREN LAGUNA

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »