Dantza: “Latente” (Paula Quintana Danza Cia)

0     
Ana
When:
2017-11-03 @ 8:30 pm
2017-11-03T20:30:00+01:00
2017-11-03T20:45:00+01:00
Where:
Coliseo antzokian
Cost:
Free

10 € – 7 € (Coliseoaren lagunak)

Zuzendaritza-Antzezlea
Dirección-Reparto
Paula Quintana
www.paulaquintana.com/latente/

Agertoki gaineko antzezleak, Paula Quinatanak, ikusleei galdetzen die ea euren artean Paula Quintana aurkitzen ba ote den, hari emateko pakete bat dauka eta. “Ez dago zuen artean? Gaur ere ez da etorri?”. Ez da ezer gertatzen, “hemen gelditu behar bada zain, ba listo”, izan ere, “nik beti betetzen dut egin beharrekozereginekin eta hauek behar bezala egiten ditut… jaiki, egin behar dena egin, oheratu… Gozatuz, zentzuz… egun bat, eta bestea… positiboa naiz, konprometitua, lehiakorra, langilea, arduratsua, gizalegetsua, nire amaren alaba, nire aitaren alaba, nire ahizparen ahizpa, begira zein pozik bizi naizen, begira nola egiten dudan barre, begira nolako
aurpegia daukadan eta beste hainbat gauza… nik ez dut astronauta izan nahi, ez dut nahi… hori ez da niretzat”. Barrearekin eta gertatzen diren gauza
eroekin, gorputzak dantza egiten du agian zerbait ezkutatzen dela erakutsiz.
Egiten ditugun gauzek altxatutako mendi horren azpian… agian ahaztu zaigu, hain zuzen ere, “norberaren ariman dagoen eta denok ezagutu nahi dugun hori”.
Paula Quintana aktoresaren, dantzariaren eta koreografoaren bigarren ikuskizuna da. Lan honek estatuko panoraman kokatzen du testuaren, dantza garaikidearen, flamenkoaren eta musikaren fusioarekin.
Emanaldiak mugimenduaren edertasuna eta armonia lotzen ditu, argiak eta musikak ironiari eta umore garratza laguntzen diete. Bizitzaren zentzuari, gure errutinari eta gure ametsei egindako dramaturgia orekatu bat.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »