Erakusketa: “CUESTIÓN DE TIEMPO” (Jose Ibarrola)

0     
Ana
Erakusketa: “CUESTIÓN DE TIEMPO” (Jose Ibarrola)
29 Urt
7:14
When:
2018-02-15 @ 18:30 – 20:30
2018-02-15T18:30:00+01:00
2018-02-15T20:30:00+01:00
Where:
Portalea
Cost:
Free

“Cuestión de tiempo nire lan sortzailean jorratzen ditudan begirada desberdinak suspertzen diren Quattrocentora hurbiltze bat da. Errenazimendua bezalako sasoi artistiko bati egindako hurbilketa adeitsu eta kritikoa, mimesiaren aurrean aitortzaren alde egindako apostua da.
Are gehiago interesatzen zaizkit artelanak sortzen dituen efektuak eta artelanak arrazonamendu-kateak sortzeko duen gaitasuna, adibidez zeinu artistikoa bera. Margolan eta eskulturaren artean sortu nahi dudan harremana, konfluentzia natural bat da nire lanean eta, kasu honetan, aztarna kultural sakonak dituen sasoi historiko batean kokatu dut. Bestalde, nire eskulturetan “aurkitutako edo birziklatutako objektuak” erabiltzeak aukeraketa estetiko bati erantzuten dio, denborak eta zoriak eragina dutelako erabilerak, historiak edo elementu naturalek destilatutako objektu horien gainean.
Erakusketa tematikoa eta elkarrekin lotutakoa da, iritzi-trukea, eta Errenazimenduko hainbat egileren lanekin zeharka hitz egiten du, zehazki ehun urtetan (1.400-1.500) egindako lanekin. Egile eta margolan ezagunen berrinterpretazio laiko eta subjektiboak dira, gaur egungo testuingurutik egindakoak.” Jose Ibarriola

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »