Erakusketa: Eibarko Artisten Elkartea

0     
Ana
Erakusketa:  Eibarko  Artisten  Elkartea
26 Mar
9:37
When:
2018-04-06 @ 6:30 pm – 8:30 pm
2018-04-06T18:30:00+02:00
2018-04-06T20:30:00+02:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

Eibarko artisten elkarteak urte mordoa daramatza bere lanak Portaleko erakusketa aretoan aurkezten. Talde erakusketa egitearen arrazoi nagusia bazkide guztiei euren lanak erakusteko aukera ematea da, banakako erakusketak egitea sarritan zailagoa izaten da-eta. Horretaz gain, elkarteko kideek egiten dituzten lanak ikusteko aukera eskaini nahi zaie eibartar guztiei.
50 egile inguruk hartzen dute parte Artisten Elkartearen erakusketan eta 70 lan inguru aurkezten dituzte. Aniztasuna da erakusketaren nortasun-ezaugarrietako bat, askotariko material eta gaiak baitaude. Urtero bezala, margolanak dira nagusi, baina, horretaz gain, beste disziplina batzuetako lanak ere daude: egurra, marrazkia, eskultura, zeramika, grabatua eta argazkilaritza, hain zuzen ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »