Erakusketa: “Mitxoletak” (Fito R. Escudero)

0     
CDwes76
When:
2017-10-13 @ 6:30 pm – 8:30 pm
2017-10-13T18:30:00+02:00
2017-10-13T20:30:00+02:00
Cost:
Free

Nire praktika piktorikoaz hitz egiteko orduan, uste dut sentsazioei buruz hitz egin beharko nukeela, agindu eta afektuez osatuta dauden sentsazioei buruz, kontzeptuei buruz baino gehiago.

Nire pinturari buruzko azterketa bat egin beharrean, egokiago deritzot harremanez hitz egiteari, egintza piktorikoaren beraren barneko asoziazioez; pinturaz hitz egin beharrean, pinturak egiten duenaz edo pinturak egiten digunaz hitz egin. Hala ere, nire kasu partikularrean, pinturak beste ezer baino gehiago “desegin” egiten nau.

Honela, nire pintura zerbaitekin lotzekotan, bi gauzarekin lotuko nuke: sentsazioekin eta pasioarekin. Bi gauza horiek margotzeko egintzaren bizi-fluxu horretako zerbait dute eta nik horrekin identifikatzen dut neure burua. Nire pintura lotuko nuke margotzean, batzuetan, izaten diren gertakari irrazionalen sorta osoarekin, autore batzuek aipatzen duten analogia eta kontraesanetan oinarritutako logika paradoxikoaren antzeko horrekin.

Alde batetik, beraz, sentsazioak. Beste margolari askok bezala, sentsazioak margotzen ditut eta sentsazioekin margotzen dut. Orokorrean, gu denok sentsazioen ontzi baten modukoak izan gaitezkeelakoan nago. Batzuetan, proiektu artistiko baten abiapuntua da. Nahiz eta prozesuan zehar aldatu, printzipio eratzaile moduko bat izan daiteke.

Sentsazio horiek nire prozesu sortzailearen jatorrian egon badira edo prozesu horren kausa badira, ematen diet, nahita nahiez, norabide bat. Norabide horrek zerikusia du, nire ustez, obra egitean jartzen edo sentitzen den pasioaren nolakotasunarekin; haren ondorioa da.

Bestalde, nire iritziz, pasioak ez du esanahi desioa, amodioa, gozamena, baizik eta zerbait anbibalenteagoa. Esaten digute pasioak ezinezkoa nahi duela, pasioak nahigabea, oinazea, zoritxarra eragiten du baina ez inperfekzio, gabezia edo akats gisa. Inperfekzio hori sentitu daiteke “perfekzio eta zoramen erabatekoa” balitz bezala, iritsi liteke estatutu erreflexibo bat edukitzera. Gutxien nahi duena da bere asebetetzea. Atzeraelikatu nahi du. Eta subjektu gartsu horrek, margolaria izan daitekeena bere lanari dagokionez (ni izan naiteke edo beste edozein), izan dezake botere funtzionala, oinarri sendoa, premisa bat, ordena estetiko bat, zeinarekin ekin ahal dion egintza artistikoari eta nire kasuan, egintza piktorikoari. Horixe, bada.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »