Erakusketa: Señales del ruido

0     
CDwes76
Erakusketa: Señales del ruido
02 Urt
7:12
When:
2018-01-12 @ 18:30 – 20:30
2018-01-12T18:30:00+01:00
2018-01-12T20:30:00+01:00
Where:
Portalean
Cost:
Free

FLORENCIO ALONSO SEVILLA

Señales del ruido da erakusketa honen izenburu generikoa. Funtsean argazkilaritza digitaletik garatua dago, desfokuratzearen distortsioa edo zarata txertatuz. Zuzenki errealitateari so gaudenean antzematen ez ditugun errepresentazio bisualak, bai ordea mekanismo fotografikotik hartutako irudia, atmosfera diluitu bat itxuratuz, egunerokoaren ideia kezkagarria erakutsiz, bere alderdi iluna, subkontzientea bultzatuz. Bere habitat propioan amildutako sinboloen itxuraldaketa bat da; ikusezinetik azalera egiten duten figura antropomorfoak, hor dagoen baina erakusten ez den zerbaitena. Aurkezle espektralak eta harmailetan pilatutako ikusleak, puntu erritmikoz lagunduak, multidimentsionalak…

Objektu errealekin kontrajarriak dauden irudiak dira espazio fisikoan parte hartzen dutenak, metro bateko diametroa duten altzairuzko diskoak, harrietara konektatuta dauden aurikularrak, egun batean jada gure artean ez dauden pertsonek erabilitako arropak. Hori guztia sinboliko baten frekuentzian, identitateaz, ontologiaz, habitata, introspekzioa.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »