Harixa Emoten: Jose Inazio Basterretxea

0     
CDwes76
When:
2018-01-09 @ 7:00 pm
2018-01-09T19:00:00+01:00
2018-01-09T19:15:00+01:00
Where:
Portaleko ikastaro gelan
Cost:
Free

Urtarrileko saio honetan Jose Inazio Basterretxearen “Begoñaren itzalpean” nobela aukeratu dute antolatzaileek idazlea eta taldekideen artean komentatzeko. Interesatuta dagoen edonor gonbidatuta dago parte hartzera.

IDAZLEA

Jose Inazio Basterretxea, Galdakao, 1959

Informazio Zientzietan doktorea da. Unibertsitate-ikasketak Leioan (kazetaritza), Bartzelonan (telebista) eta Moskun (kanpo-merkataritza) egin ditu. Gaur egun, lanbidez, EHUko irakasle titularra da.

Kazetari eta berri-emaile gisa Bilboko Herri Irratian, Anaitasunan, Eginen eta ETBn izan da lanean. Argia, Euskaldunon Egunkaria eta Berrian kolaboratu du; baita Bizkaia Irratia etaEuskal Herria Irratia irratietan.

Unibertsitate-irakasle eta ikertzaile moduan, bere lanak zenbait liburutan eman ditu, bai eta Uztaro, Jakin eta Zer aldizkarietan ere.

Kazetari- eta unibertsitate-generoaz gain, ipuina (Idatz eta Mintz aldizkarian), eleberria (Elkar argitaletxearekin) eta saioa (Alberdania etxearekin) landu ditu.

Sariak:

Augustin Zubikarai eleberri labur saria, Ondarroa, 2008 (Mandatariaren gerra, Elkar, 2008).

Gabriel Aresti ipuin saria, Bilbo, 2012 (“Berunezko iretargia Quilates ontzian”).

NOBELA

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegia zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez.

Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta.

Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondu du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »