“Idazlearekin harixa emoten”: Xabier Etxaniz Rojo

0     
Ana
When:
2017-12-05 @ 7:00 pm – 8:00 pm
2017-12-05T19:00:00+01:00
2017-12-05T20:00:00+01:00
Where:
Portaleko ikastaro gelan
Cost:
Free

Irakurketa klubaren abenduko saioa, idazlearekin solasean

IDAZLEA

Trintxerpen, Pasaia, jaioa 1971ean. Euskal idazlea da, gaur egun Donostian bizi dena. Halaber, AEKko irakaslea da 1993tik, gaur egun arte.

2000ko hamarkada hasieran Pasaian izeneko herri-aldizkariarekin kolaboratu zuen. 2004ko irailetik aurrera  2014arte Berria egunkariko Maratila sailean astero kolaboratzen zuen eta 2005eko irailetik 2015eko martxora arte Irutxuloko Hitzako futbologia sailean ere. 2009-2011 urte bitartean Aizu! hilabetekarian kolaboratu zuen zutabeak idatziz.

Batik bat ipuinak landu ditu, baina eleberri eta antzerki generoetan ere aritua da.

ELEBERRIA: Waterloo-n galdutakoak

Bakarne ohi bezala esnatu da. Ohi bezala, Bakarnek lan egitera joan behar du AEK-k Irunen daukan euskaltegira.
Alabaina, Bakarne ezin da ohetik altxatu. Ez daki zergatik. Eta ez daki zergatik bere hatzak, atzo hezur-haragizkoak zirenak, berunezkoak diren gaur. Jakin nahiko luke, baina ez daki. Altxatu nahiko luke, baina ezin du. Altxatuko litzateke, baldin eta bere gorputzeko eskuinalde osoa berunezkoa ez balitz…

Bakarnek oraindik ez daki iktus batek Hiroshimako bonba nuklearraren tamainako sarraskia egin duela bere neuronen artean.

Eta are: Bakarnek oraindik ez daki iktus horrek bere lan-hizkuntza lapurtu diola.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »