“Konprometitu gaitezen Eibarrekin” sentsibilizazio-kanpaina

0     
Silbia
“Konprometitu  gaitezen  Eibarrekin”  sentsibilizazio-kanpaina
14 Aza
1:31
When:
2017-11-16 all-day
2017-11-16T00:00:00+01:00
2017-11-17T00:00:00+01:00
Cost:
Free

Kanpainaren barruan, informaziorako gune ibiltaria ipiniko dute martxan herriko auzo ezberdinetan. Karpa baten azpian arretarako mahaia jarriko dute, informazio-panelak eta birziklatzea errazteko materialak erakusgai ipiniko dira, gaikako paperontzi bat… Gainera, hondakinak birziklatu eta kudeatzeari buruzko informazio-liburuxka batzuk banatuko dira, eta nahi duenak inkesta bati erantzuteko aukera ere izango du.

  • Azaroak 16, eguena: Ipurua (Indalezio Ojanguren kalea, dorreen artean),16:30etik 18:30era.
  • Azaroak 17 barixakua: Untzaga plaza, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.
  • Azaroak 18, zapatua: Urkizuko parkea, 11:00etatik 13:30era.
  • Azaroak 20, astelehena: Amañako pasealekua (Tiburtzio Anitua, 5), 11:00etatik 13:30era.
  • Azaroak 22, eguaztena: Untzagako harmailak, 11.00etatik 13:30era.
  • Azaroak 23, eguena: Urkizuko parkea, 16:30etik 18:30era.
  • Azaroak 24, barixakua: Untzagako harmailak, 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:00etara.

Haurrentzako jarduerak:

Azaroaren 17an, 16:30etik 19:00etara, birziklatutako materialez osatutako soinu-erakusketa interaktiboa ipiniko da Untzagan (euria izanez gero, erakusketa udaletxeko arkupeetan ezarriko da);

Azaroaren 18an, Urkizuko parkean, haurrentzako tailer bat antolatuko da 12:00etatik 12:45era, materia organikoa birziklatzeko helburuarekin.

Azaroaren 24an, birziklatzeari buruzko beste tailer bat antolatuko da haurrentzat, Untzaga plazako harmailetan, 17:30etik 18:15era.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »