2015ko Otsailak 27, Ostirala. 11:00


HAUTESKUNDEAK 2012

Elkarrizketak

subir

  • Aitor Zabala (Erlemundua): “Ardoarekin egiten den bezala, ezti mota asko dastatzen joango gara”

    Erlemundua erlearen eta erlezaintzaren inguruan sortutako proiektu bat da. Otsailaren 24an ezti dastaketa saioa eskainiko du Erlemunduako Aitor Zabalak ...eta kitto!ko lokaletan. Izena emateko epea datorren eguaztenera arte (18ra arte) dago zabalik 5 euroren truke (4'50 euro bazkide eta berbalagunentzako).

    - Zer eskainiko duzu Eibarko ezti dastaketan?Helburua eztiaren inguruan aritzea da. Erleen...


  • Miren Torrealday, irulea: "Gure baserrietan irutea beste etxeko lan bat baino ez zen"

    Orain dela bost urte iruten hasi zenetik, Miren Torrealday-k hamaika aldiz entzun du umetan ikasi genuen Loti Ederraren ipuinaren inguruko erreferentziaren bat. Ulertzekoa ere bada, gutariko gehienok argazki artxibategietatik kanpora desagertutzat ematen genuen irudia nekez errepikatuko baita orain dela urtebete inguru zabaldu zuen Ardilanak-etik kanpora. Gaur egun neska gazte bat goruan iruten ikustea bitxia bada, horretan hasteko bideari interneten ekin ziola entzutea oraindik bitxiagoa egingo zaio askori. Edozelan ere, irule eibartarrak naturaltasun osoz, primeran uztartu ditu antzinako lanbidea eta teknologia berriak.

    - Nolatan hasi zinen goruan iruten?Umetan amamarekin puntu tontoa egiten ikasi nuen eta, luzaroan...


  • Eñaut Elorrieta, abeslaria: “Deserriaren inguruko lan kontzeptuala egin dut”

    Eñaut Elorrieta Ken Zazpi taldeko kantariak bakarkako ibilbidea irekitzen duen lehen diskoa, “Deserriko kantak” aurkeztuko du bihar (zapatua, hilak 7) Coliseoan, gaueko 22.00etan eskainiko duen kontzertuan. Olerki ugari sortu dituen deserrian oinarritutako bere konposizioak ekarriko dizkigu, berezko ukitu batez tindaturik. Zuzeneko ekitaldia zaindua eta berezia izango da, kantuen kalitateaz baliatuz entzulearen barruari hitz eginez. Bere deserritik gure erbestera.

    - “Deserriko kantak” zure azken lana aurkeztuko duzu zapatuan. Zer adierazi nahi izan duzu...


  • Jaione Yeregi (Itxesi dendakoa): “Pertsona eta gorputz guztiak desberdinak gara”

    Datorren martitzenean (hilaren 27an) Jaione Yeregi dietetika eta nutrizio teknikari eibartarrak “Gabon osteko gehiegikeriak arintzeko, zer?” hitzaldia emango du. Ekitaldia ...eta kitto! Euskara Elkarteak Urkizun dituen lokaletan izango da, 19.00etan, eta betiko moduan, interesa duen edonor etor daiteke Jaionek kontatzeko duena entzutera.

    - Zer egin daiteke sasoi honetan gure gorputza arintzeko?Gabonen ondoren proposamenen garaia...


  • Joseba Arginzoniz, argazkilaria: “Hirietan eraikinak ateratzen ditut, baina jendea interesatzen zait”

    Bere bidaietan ateratako 23 argazki erakusten ditu Joseba Arginzonizek El Corte Ingleseko Ekitaldi Aretoan. Eibarko argazkilaria zuri-beltzekoaren aldekoa da eta jendea hartzen du protagonistatzat, “beti ere eurekin errespetuz jokatuta”. Hainbat erakusketa egin ditu dagoeneko eta bidaiak ere hasi da prestatzen argazkiei begira. Erakusketa ere ibilbide gisa antolatu du, “ez da kronologikoa, baina Portugalen hasi eta etxera bueltatzean amaitzen da”. Erakusketa martxoaren 1era arte egongo da ikusgai, egunero 14.00etatik 21.00ak arte.

    - Zaldibarren bizi bazara ere, Eibarren jaioa zara, ezta?Jaio bai, baina lehenengo 13 urteak...


  • Ainhoa Mesa, kooperantea: "Bekari esker joan nintzen Perura laguntzera"

    Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundea Perun garatzen dabilen proiektuan beharrean hiru hilabete eman zituen Ainhoa Mesa gazte deustuarrak eta han bizi izandako esperientziarekin benetan pozik itzuli zen etxera. Bidaiaren asmo nagusia hango nekazariei laguntza eskaintzea izan arren, horrelakoetan sarritan gertatzen den moduan, bueltako maletan haranzkoan sartutakoak baino gauza gehiago ekarri ditu.

    - Nola suertatu zitzaizun Peruraino, Egoaiziaren proiektuan laguntzera joateko aukera?Eusko...


  • Aitor Fernandez de Pinedo, Hezkuntza Plataformen Topaguneko kidea: "Hezkuntza sistema propioa eraikitzeko bidea itxi nahi du LOMCE-k"

    Datorren urtarrilaren 20rako, martitzenerako, hitzaldia antolatu du Eibarko Lomceri ez! hezkuntza taldeak. "LOMCE: ondorioak eta alternatibak" izenburuari jarraituta, Wert ministroaren hezkuntza erreformarako legeak gure ikastetxeetara ekarri eta ekarriko duenari buruz jardungo dute eta, azterketa horretan laguntzeko, Aitor Fernandez de Pinedo eta Ane Landeta Hezkuntza Plataformen Topaguneko kideak gonbidatu dituzte. Hitzaldia 18.30etan hasiko da, Portalean, eta umeendako haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute.

    - Zeintzuk dira legearekin etorriko diren aldaketa nagusiak eta nolako eragina izango...


  • Idoia Somoza, sopranoa: "Opera eta antzerkia batuta, umeen arreta erakartzea lortu dugu"

    Deabru Beltzak & Tin Pan Alley-ren eskutik, zapatuan (hilaren 17an) 17.00etan "Opera abeslaria" ailegatuko zaigu Coliseora (5 euro). Umeendako bereziki sortutako ikuskizunean antzerkiak eta musikak modu bikainean egiten dute bat. Idoia Somoza Vegas sopranoak, Katrin Schlegel aktoreak eta Marta Galleguillos pianojoleak kontatu eta kantatuko duten istorioa August Strindberg-ek idatzitako "Tabako lehortegiko sekretuak" ipuinean oinarrituta dago.

    - Zer kontatzen duzue "Opera abeslaria" lanean?Ikuskizunak kontatzen duen istorioa August...


  • Trio Medianoche: “Oso pozik gaude diskoaren grabaketaren emaitzarekin”

    Eibarko Musikari Gazteen Elkarteak Legarren dituen lokaletako grabazio estudioan harrapatu ditugu diskari azkeneko ikutuak ematen. 20 egun buru-belarri eman dituzte lanean eta oso pozik daude emaitzarekin. Trio Medianoche hirukoteak estudio batean egiten duen lehendabiziko diskoari “Viajando con el Trío Medianoche” izena jarri diote. Diska eskuratu nahi duenak aukera paregabea izango du laster; izan ere, salgai jarriko dute Coliseoan, abenduaren 19an (barixakuan) emango duten kontzertuan.

    - Nolakoa da Legarren grabatu duzuen diskoa?Eibarren aspalditik hain ezaguna eta preziatua den...


  • Teresa Toda, Sare-ko partaidea: “Dispertsioarekin amaitzeko, bultzada indartsuena Euskal Herrian eman behar dugu”

    Datorren eguenean, hilaren 18an, Joseba Azkarraga eta Teresa Toda Sareko partaideek hitzaldia emango dute Portalean, 19.00etatik aurrera. Biak ere “Euskal Presoen dispertsioaren” inguruan jardungo dute, kaleratu berri duten liburuaren harira. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko sare herritarraren buru dira Azkarraga sailburu ohia eta Toda kazetaria; azken hau, gainera, preso ere egondakoa. Euren lanaren ardatz da “ideologia anitzeko lagunen arteko lana baliatuz, inoren aurka jo barik, eskubideen urraketarekin amaitzea”.

    - Zergatik sortu zenuten Sare herri-plataforma?Urteetan nabaria izan da, eta da, euskal...


bajar

Blog-ak

subir

bajar

Kudeaketa

Diseinua eta gauzatzea

Laguntzailea