[Karikaturak] Indalecio Sarasqueta "Eibarko Txikito"

[Karikaturak] Indalecio Sarasqueta "Eibarko Txikito"
2023/04/01 eta kitto!
kalemapa-Eibarko-TxikitoIndalecio Sarasqueta "Eibarko Txikito" 1860an Durangon jaio arren, txikitan etorri zen Eibarrera eta bere bizitza ia osoa gurean igaro zuen. “Eibarko Txikito” gaitzizenaz ezagutzen zuten nahiko txikia eta argala zelako. Oso gazte jokatu zuen bere lehen partida, hamasei urterekin, sasoi hartan pilotaririk onenetarikoa zen Markinako Laba apaizaren kontra. 1877. urtean, palaz, ordura arte modalitate horretan onena zen "Bizimodu"ri irabazi zion. Pala motza zein luzea, erremontea... pilota-jokoaren modalitate gehienak hartu zituen mendean. Bere fama Euskal Herritik kanpora zabaldu zen eta Argentinan Paysandu famatuari irabazi zion, ordura arte inork egin ez zuena. Behin pilota lagata, Buenos Aireseko "Frontón Nacional", Bilboko Euskalduna, Bartzelonako Condal eta Madrilgo Beti Jai frontoietako intendente izan zen. 1900eko apirilaren 1ean hil zen "Olabe" izeneko Eibarren Elgetakalean zeukan etxean, 40 urte zituela.

Karikaturaren egilea: Jokin de los Toyos (Eibarko Dibujo Eskola)