"King Kong neska bakarrizketa" Eibarren izango dugu

2017/03/14 eta kitto!
Ostiral honetan, martxoak 17, Josune Gorostegi izango dugu gurekin Eibarren, bere obra King Kong neska bakarrizketarekin. Bakarrizketa, Virginia Despentesen "King Kong Teoria" liburuan oinarritzen da.

Portaleko Areto nagusian, 19:00etan euskeraz eta 20:30ean erderaz izango da.

Jarduera irekia eta doakoa izango da. Anima zaitezte etortzera!

Antolatzaileak: Eta Kitto! Euskara Elkartea, Arrate Kultur Elkartea eta Berdintasun Zerbitzua-Andretxea