Martxoaren 8ko lehen kartel-lehiaketa Eibarren

Martxoaren 8ko lehen kartel-lehiaketa Eibarren
2017/01/17 eta kitto!
Berdintasun Zerbitzuak - Andretxeak, Emakumeen Mahaiaren, Arrate Kultur Elkartearen eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen laguntzarekin, lehen kartel-lehiaketa abiarazi du martxoaren 8rako. 

Aukeratutako gaia "Emakumea eta Artea" da eta kartel irabazlea martxoaren 8ko kanpainiaren eta egitarauaren irudia izango da.

Kartelak otsailaren 16ra arte Pegorara  eraman ahal izango dira.

Jasotako kartelekin erakusketa bat antolatuko da . Erakusketa martxoaren 8tik, 26ra, Portaleko erakusketa- gelan bisitatu ahal izango da. Sari banaketa martxoaren 8an, eguerdiko 13:00etan, Portaleko erakusketa gelan izango da.

Saria 400 eurokoa izango da (hiriko dendetan gastatzeko).

Oinarriak Andretxeko web-gunean eskuragarri dituzue: http://andretxea.kzcomunidades.net/eu/html/Berriak/2017Martxoaren8koKartellehiaketa/4/218.shtml

Informazio gehiagorako deitu 943 70 08 28 edo idatzi lasai andretxea@gmail.com

Anima zaitezte parte hartzera! Ez galdu aukera!