"Emakumeen istorioak" saioak, Pagatxak antolatuta

"Emakumeen istorioak" saioak, Pagatxak antolatuta
2016/11/02 eta kitto!
PAGATXAk, Eibarko Emakumeen Elkartea, "Emakumeen istorioak" saioak martxan jarri du, eta azaroan "Mary Wollstonecraft" emakumearen biografía ezagutuko dugu euren eskutik.

"Filosofoa eta idazle ingelesa, emakumezkoen eskubideen defendatzailea Frantziako Iraultza garaian".

Noiz? Azaroak 8, asteartea

Ze ordutan? 18:00etik, 20:00etara

Non? Portaleko ikastaro-gelan

Formatzailea Leticia Martínez-Alcocer izango da.

Ekintza irekia eta doakoa izango da.

Informazio gehiagorako deitu lasai, 943 70 08 28 edo idatzi andretxea@gmail.com