Gaur “Azala zaintzea: osasun kontua” hitzaldia

2016/06/07 eta kitto!
"Azala zaintzea: Osasun kontua” hitzaldia emango du Farmalur-eko Zaloa Otaduyk, gaur 19.00etatik aurrera …eta kitto! Euskara Elkartearen egoitzan (Urkizu, 11 solairuartean).  Eguzkiaren alde on eta txarrei buruz jardungo du eta, eguzkiak azalean eragiten dituen kalteak azaltzeaz gain,  babesteko aholkuak ere emango ditu.

Bertaratutakoek euron azalerako egokiak diren krema-laginm edo muestrak jasoko dituzte.