TRANSMISIOARI BURUZKO MINTEGIA

Euskararen erabileraz arduratzen garenok, ezin dugu erabilerarako ezinbestekoa den transmisioaren gakoa alde batera utzi, transmisioak gaitasuna ez ezik, hizkuntzarekiko baloreak eta ardura ere dakartzalako.

Dakiguna gure ondorengoei ematen diegunean hizkuntza horrekiko begirunea erakusten diegu, balio duela esaten ari gara eta eurona ere badela adierazten diegu.

Transmisioa hain garrantzitsua izanik, ezinbestekoa da alor hau aintzat hartzea, modu estrategikoan lantzea, eta plangitzak definitzea. Horregatik, mintegi honen bitartez, honen gainean dauden esperientzia eta praktika onak elkarbanatu eta ezagutarazteaz gain, gaiari buruz eztabaida eta lan ildoak definitu nahiko genituzke.

2011n, gaiarekin oso arduratuta, transmisioari buruzko lehen mintegia egin genuen, 2012, 2013 eta 2014an mintegiari eutsi eta aurten apirilaren 28an Eibarko Portalea Kultur Etxeko areto nagusian ekingo diogu bostgarren mintegiari.

Esan beharra dugu nazio mailako mintegia dela, hau da Euskal Herri mailako mintegia dela eta hizlariak gaian adituak izaten direla. Euskal Herri mailako mintegia izanik Eibarren egitea kokagune ezinhobea delakoan gaude, garraiobide aldetik zein gertutasun aldetik.

Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari, irakasle etabarri zuzenduta dago eta 100 bat lagun batzen gara.


Bideoak ikusi