BERBETAN OROKORRA

Eibarren euskara praktikatzeko taldeak dira.

Talde naturalak (lagunartea, lankideak…) edo mintzapraktikarako sortutako taldea izan daiteke.

Taldeak euskaldun berriz eta euskaldun zaharrez osatzen ditugu. Ahal dela talde txikiak, berba egiteko aukera denek izan dezaten. Taldeak astean behin elkartzen dira,
ordu eta erdi, euskaraz berba egiteko. Horrez gain, ekintza osagarriak ere eskaintzen ditugu: hitzaldiak, lehiaketak, irteerak…