GURASOAK BERBETAN

Umeekin hartu-emana duten helduen erabilera areagotzeko programa da.

Lagunartean eman daiteke izena, beraz betiko lagunekin, nahi duzuen toki eta orduan elkartu eta euskaraz egiteko konpromisoa hartzea besterik ez da behar.

Konpromisoaren neurria ere taldeak erabakitzen du.

Euskera maila hobetu eta erabiltzeko ohitura hartzeko baliagarria izateaz gain, euskal harreman sarea sendotzeko lagungarria da.

Gurasoen ahaleginak, umeengan euskararekiko jarrera positiboa sortzen du.

Ekintza osagarri pila bat ditugu urte guztian. Primeran pasatzeko aukera dute umeek zein gurasoek.