Herritarren alde egindako beharra aitortu diote Juan Ojanguren medikuari Donostian

Herritarren alde egindako beharra aitortu diote Juan Ojanguren medikuari Donostian
2016/01/21 eta kitto!
Juan Ojanguren Ulazia medikuak Donostiako udalak ematen duen Hiritar Merezimenduzko Domina jaso zuen martitzenean, San Sebastian jaiaren harira antolatutako ekitaldian. Eibarren jaioa, umetatik kanpoan bizi izan da Ojanguren. Urteetan Donostiako alde zaharreko anbulatorioan familia-medikua izan zen, iazko abenduan jubilatu zen arte.  Auzokoek asko maite eta estimatzen dute. Herritarrek eurek proposatu zuten Ojangureni aurten domina ematea eta bere hautagaitza 400dik gora lagunek babestu dute. Domina emateko ekitaldian medikuak beharrean eman dituen urteetan erakutsitako "humanitatea, bokazioa eta ardura" modu berezian nabarmendu zituzten. Ojangurenekin batera Itzurun erraldoi eta buruhaundien konpartsak, Katxalin minbizia duten andrazkuei laguntzeko elkarteak, Nazaret heziketa zentruak eta Chernobil elkarteak ere domina bana jaso zuten. Donostiako Udalak horiei guztiei "herritarren alde egindako beharra" aitortu nahi izan die horrela.